ALBERDANIA
Alberdania
Liburuak
Egileak
Itzultzaileak
Banatzaileak
Itzulpen eskubideak
Erosketa saskia
Nire kontua
Albistegia
Prentsa-ebakinak
Argitaratze zerbitzuak
Harpidetu,
Alberdaniaren albistegia e-postaz jasotzeko.
RSS
Gure berri guztiak kontsulta ditzakezu.
 
 
Norbaiti bidali
Orria inprimatu
 
LIBURU BERRIAK
 
XABIER LETE (AUTO)BIOGRAFIA BAT
Inazio Mujika Iraola
Saiakera
Lehen argitaraldia: 2011
Azken argitaraldia: 2011
236 orrialde
Formatoa: 20,50 x 14,30 cm.
  • 18,50 €
  • 12,95 €
 

Liburu honetan Mujikak egin duena izan da Xabier Leteri egin zizkioten hainbat elkarrizketa bildu, transkribatu eta Leteri berari aukera eman bere bizitzaren berri eman diezagun, bere lanaren berri, bere bizikizunena, bere fedearena, bere adiskidetasunena, iritzi politikoak, kantuari buruzko iritziak, gure herriari buruzkoak eta herritarrei buruzkoak. Elkarrizketagileak desagertu egiten dira (liburua prestatu duen egilea bezala) eta Xabier Lete berak hartzen du protagonismoa.
 
 
NEURE BURUAREN ALDE
Koldo Zuazo
Ostiral Saila (gazte saila)
Lehen argitaraldia: 2011
Azken argitaraldia: 2011
184 orrialde
Formatoa: 21,50 x 13,50 cm.
  • 16,80 €
  • 11,76 €
 

Abenturazko nobela da Neure buruaren alde hau. XVI. mendea iradokitzen diguna bere argi-ilunekin. Irakurketa ezin hobea da garaiaren berri jakin nahi duenarentzat baina baita ere maitasunak, adiskidetasunak eta leilatasunak hunkitzen duen irakurle ororentzat.
 
 
ARGIAREN ERREINUA
Joseba Lozano
Narrazioa
Lehen argitaraldia: 2011
Azken argitaraldia: 2011
282 orrialde
Formatoa: 20,50 x 14,30 cm.
  • 19 €
  • 13,30 €
 

Praga inguruan emakume baten gorpua azaldu da: lepoa moztu diote, eta begiak atera. Ondorengo asteetan, tantaka, emakume gehiago agertu dira, eta bakoitzari gorputz atalen bat falta zaio. Praga iluneko kaleetan hiru ezezagun bildu dira hiltzailea harrapatzeko: Jan, ikerketaren arduraduna; Anna, liburu denda bateko jabea; eta Fran, bere burua nahigabe abenturan murgilduta ikusi duena. Baina ikerketa honetan ezer ez da dirudiena, eta dena gero eta misteriotsuagoa da, gero eta itogarriagoa, gero eta beldurgarriagoa...
 
 
BIRJINAK
Irčne Némirovsky
Itzultzailea/k: Jose Antonio Sarasola Arregi
Narrazioa
Lehen argitaraldia: 2011
Azken argitaraldia: 2011
196 orrialde
Formatoa: 20,50 x 14,30 cm.
  • 18,90 €
 

“Birjinak” izeneko kontakizuna izan zuen Nemirovskyk bizi zela argitaratu zuen azken testua, testu mingotsa: “bakarrik nago… ez bakardade bilatu bat, hautatua; bakardaderik okerrena da nirea, mingotsa, umiliatua, abandonoarena, traizioarena…”.
 
 
SUITE FRANTSESA
Irčne Némirovsky
Itzultzailea/k: Mikel Garmendia Ugarte
Jose Antonio Sarasola Arregi
Narrazioa
Lehen argitaraldia: 2011
Azken argitaraldia: 2011
492 orrialde
Formatoa: 20,50 x 14,30 cm.
  • 24,80 €
 

Ohiz kanpoko nobela da Frantziar Suitea, ohiz kanpoko egoeran idatzia. Maisuki erakusten du XX. mende erdi aldeko Europaren tragedia. Nobelak alberdi autobiografiko ukaezina du, eta alemaniarrak Parisen sartzeko bezperetan hasten da, kezka giro betean. Lehen bonbak lehertzen direlarik, milaka familia irteten da bideetara, autoz, bizikletaz edo oinez. Némirovskyk hor erakusten du maisutasuna, giro hori deskribatzen.
 
 
VERA CANDIDAZ DAKIDANA
Véronique Ovaldé
Itzultzailea/k: Alberto Barandiaran
Narrazioa
Lehen argitaraldia: 2011
Azken argitaraldia: 2011
240 orrialde
Formatoa: 20,50 x 14,30 cm.
  • 20 €
 

Karibeko hondartza baten aurrean eraikitako etxola batean, sendi bereko hiru emakumeren bizibeharra harilkatzen da. Rosa Bustamente amona, Violeta alaba eta Vera Candida bilobak independentzia senari eusten diote giroaren eta patuaren eta Vatapunako gizartearen aurka, Vera Candidak itsasoa zeharkatu eta beste etorkizun bat bilatzea erabakitzen duen arte, kontinentean. Han aurkituko du amonak eta amak beti bilatu zuten zoriontasuna, baina patuak, berriro ere, irlara itzultzera behartuko du, bere iraganarekin bat egin eta aurrez aurre topatzera.
 
 
EUSKAL HARRIAK
Joseba Azkarraga Etxagibel
Zerberri Saila
Lehen argitaraldia: 2011
Azken argitaraldia: 2011
216 orrialde
Formatoa: 21,50 x 13,50 cm.
  • 16,50 €
  • 11,20 €
 

Euskal Herrian ez dugu ireki espazio mental gehiegirik XXI. mendeko debaterik inportanteenerako, horren baitan egongo bada ere gure etorkizuna. Auzi hori ekarri behar genuke ezbai publikoaren arteria zentralera, eta herri gisa eraiki erantzuna. Itxura guztien arabera guztion bizitza beste nonbait garatuko baita, uste baino ezberdinagoa izango den aterpean
 
 
GARBIKETA
Sofi Oskanen
Batera Saila (Helduak)
Lehen argitaraldia: 2011
Azken argitaraldia: 2011
364 orrialde
Formatoa: 24 x 16 cm.
  • 22 €
 

1992an gaude eta Estoniak eskuratu berri du independentzia. Hango nekazari paraje isolatu batean neska bat agertu da; Aliide Truu amonaren baratzean datza akituta. Zara du izena neskak eta hogeita hiru urte ditu. Bahitzaileen (emakume-trafikatzaileen) atzaparretatik ihes eginez iritsi da amonaren etxaurrera. Honek bere etxean jaso du eta poliki-poliki bi emakumeen arteko solasak neskaren iragan gertura ekarriko ditu. Alemaniatik zetorren ihesean. Eta solasak Zararen familiaren inguruko drama gogorretan barneratuko gaitu. Kapitulu laburrak eta estilo zuzena darabil idazleak. Oso errealista. Beldurraren eta umilazioaren gainetik, ordea, bizitzeko gogo suharra aterako da garaile.
 
 
GAU LANA
Rosa Arburua Goienetxe
Saiakera
Lehen argitaraldia: 2011
Azken argitaraldia: 2011
304 orrialde
Formatoa: 20,50 x 14,30 cm.
  • 21,50 €
  • 15,50 €
 

Debekatuta zeuden produktuak alde batetik bestera pasaz edota zergak ordaindu gabe, euskaldunentzat kontrabandoa errekurtso ekonomikoa bihurtu zen. Kontrabandoaren fenomenoa oso zabaldua egon da Euskal Herrian eta fenomeno horren inguruan era askotako egoerak sortu dira, gizon-emakume askoren parte hartzearekin. Rosa Arburuak bi zati nagusi osatu ditu. Lehenean, alderdi historikoa ikertu du; bigarrenean, protagonisten lekukotasunak bilduz abentura humanoaren erreportaje literarioa osatu du.
 
 
TXORI TXOROA
Juan Kruz Igerabide
Ilustrador: Maite Gurrutxaga
Osinberde Saila (12-14 urte)
Lehen argitaraldia: 2011
Azken argitaraldia: 2011
96 orrialde
Formatoa: 21 x 15 cm.
  • 13,50 €
 

Okil baten istorioa kontatzen da. Moko-oker jaiotzen delarik, ez du balio zurgintzarako, eta familiak arbuiatu egiten du. Bere akatsari etekina ateratzen dio, ordea, eskulturagile bihurturik. Hori ez dute ontzat ematen familian, eta etxea utzi beharrean gertatuko da. Bidaia iniziatiko luze bat abiatuko du, leku berriak eta aukera berriak ezagutzera, eta era askotako izakiekin topo egingo du, abenturaz abentura bere burua ezagutuz.
 
 
BAT BATEAN KRISPETAK
Karlos Linazasoro
Ilustrador: Maite Gurrutxaga
Osinberde Saila (12-14 urte)
Lehen argitaraldia: 2011
Azken argitaraldia: 2011
80 orrialde
Formatoa: 21 x 15 cm.
  • 12,80 €
  • 8,96 €
 

Bat-batean krispetak liburu ezberdina da. Bertan biltzen dira olerki laburrak, esaldi aforistikoak, koplak eta ipuin luze bat erregalorako: Gartzeain. Olerki eta aforismoen zatian argitasun handiz jokatzen du Linazasorok hitz gutxi batzuen bidez haurraren irudimena zabaltzeko. Gartzeain ipuinean, berriz, kontakizun poetiko bat da non herri bat nola desagertzen doan kontatzen baitzaigu.
 
 
LA ALEGRÍA DE LA TRAGEDIA
Juanjo Olasagarre
Itzultzailea/k: Angel Erro
Astiro (helduak)
Lehen argitaraldia: 2011
Azken argitaraldia: 2011
216 orrialde
Formatoa: 20,50 x 14,30 cm.
  • 18,50 €
  • 12,95 €
 

¿Somos nosotros quienes realmente empuñamos las riendas nuestra existencia? La pregunta está incrustada en la propia raíz de la cultura occidental, y se cuentan por miles las obras literarias que han tratado de formularla y responderla. Esta novela la plantea de nuevo, pero desde la perspectiva del peculiar “aquí y ahora” de los personajes. La respuesta, si es que existe, corre, por supuesto, a cargo de cada cual.
 
 
URTEBETETZE JAIA
Joan Carles Girbes
Ilustrador: Silvia Ortega
Albumak koloretan (3 urtetik gora)
Lehen argitaraldia: 2011
Azken argitaraldia: 2011
16 orrialde
Formatoa: 17 x 19 cm.
  • 7,90 €
 

Markelek 2 urte bete ditu. festa handi batekin ospatuko du, eta irakurleak berarekin kontatu ahal izango ditu opariak.

Zenbakiak lantzeko.
 
 
DENOK DENDA BARRURA
Joan Carles Girbes
Ilustrador: Silvia Ortega
Albumak koloretan (3 urtetik gora)
Lehen argitaraldia: 2011
Azken argitaraldia: 2011
16 orrialde
Formatoa: 17 x 19 cm.
  • 7,90 €
 

Mahai karratu bat, pilota biribila eta triangelu itxurako denda… Hau da hau txango jostagarria!

Formak bereizten ikasteko
 
 
MUGIMENDU HANDIKO EGUNA
Joan Carles Girbes
Ilustrador: Silvia Ortega
Albumak koloretan (3 urtetik gora)
Lehen argitaraldia: 2011
Azken argitaraldia: 2011
16 orrialde
Formatoa: 17 x 19 cm.
  • 7,90 €
 

Markel eta Maider goiz jaikitzen dira eskolara joateko, eta irakurleak lagunduko die bidean.

Eguneroko ohituren gainean ikasteko.
 
 
MALETA EGITERA
Joan Carles Girbes
Ilustrador: Silvia Ortega
Albumak koloretan (3 urtetik gora)
Lehen argitaraldia: 2011
Azken argitaraldia: 2011
16 orrialde
Formatoa: 17 x 19 cm.
  • 7,90 €
 

Markelek eta Maiderrek oso gustuko dute bidaiatzea. Liburuekin urrutira joaten dira…

Liburuen eta irakurketaren gainean ikasteko.
 
 
AITAREN PITOKERIAK
Justin Halpern
Ostiral Saila (gazte saila)
Lehen argitaraldia: 2011
Azken argitaraldia: 2011
160 orrialde
Formatoa: 21,50 x 13,50 cm.
  • 15,80 €
 

Betiko aita autoritario, lehor, zakarrarekin... eta haren ateraldi desegokiekin. Baina, halako batean, aitaren ateraldiak jasanezinak bezain dibertigarriak zirela ohartu zen Justin, ingenioz eta nortasunez beteak eta, egunero, haietariko bat twitterren argitaratzen hasi zen.
 
 
BURBUJAS
Irati Elorrieta Agirre
Itzultzailea/k: Irati Elorrieta Agirre
Astiro (helduak)
Lehen argitaraldia: 2011
Azken argitaraldia: 2011
144 orrialde
Formatoa: 21,50 x 13,50 cm.
  • 16,50 €
  • 11,55 €
 

En esta novela, compuesta por un mosaico de narraciones, es el pulso íntimo de las vivencias lo que, por encima de la acción, modula la narración. La novela nos habla del mundo que palpita bajo la piel, sobre la intensidad de la cotidianidad y el deseo de sumergirse en ella. Las historias parten de la realidad, pero un espíritu soñador las lleva, de tanto en tanto, a una dimensión donde reina la fantasía.
 
AURKI ATERATZEKOAK
 
Fuga para un pianista. Esther Zorrozua
 
El Reino de la Luz. Joseba Lozano
 
Barku madarikatua. Emilio Salgari.
 
El juego de las sillas. Uxue Alberdi.
 
Copyright © 2012 Alberdania
  adimedia-k garatua