|
|
 |
|
 |
|
 |
| |
|
 |
 |
 |
| |
 |
 |
| |
Ibon Sarasolaren ZEHAZKI Hiztegia heldu da
ZEHAZKI Gaztelania-Euskara hiztegiak 100.000 sarrera azpisarrera eta adiera ditu, adibide ugariren bidez bakoitza bere testuinguruan finkatuta, eta hitz bakoitza ager daitekeen testuinguru guztietan zehaztua. Hiztegiaren bukaeran eranskin bat jarri da munduko leku-izen, herritar-izen eta hizkuntzen zerrendarekin. Liburukiak 952 orri ditu, eta 5 milioi karaktere inguruz osatua dago.
Argitalpen honen hartzaile potentziala, oro har, euskara idatziaren erabiltzaile arrunta da, zeinahi delarik ere bere maila, eta bereziki irakasleak, komunikabideetako profesionalak, hizkuntza zerbitzuetakoak (idazleak, itzultzaileak, zuzentzaileak…), eta maila guztietako ikasleak.
Bestalde, hiztegi honetan ez zaio euskara-gaztelania zatiari lekurik egin, izan ere, praktikan, gaztelania ongi dakien euskal hiztunari zuzendua baita, euskararen normalizazio erabatekorik ezean, gaztelaniaz garbi esaten duena kalko zuzenik gabe euskaratzeko zailtasunak dituen euskal hiztunari. Euskal hiztunarentzat pentsatua dagoenez, euskara da hizkuntza gida hiztegi osoan barrena, aurkezpenean izan ezik. |
 |
 |
 |
 |
|