ALBERDANIA
Alberdania
Liburuak
Egileak
Itzultzaileak
Banatzaileak
Itzulpen eskubideak
Erosketa saskia
Nire kontua
Albistegia
Prentsa-ebakinak
Argitaratze zerbitzuak
Harpidetu,
Alberdaniaren albistegia e-postaz jasotzeko.
RSS
Gure berri guztiak kontsulta ditzakezu.
 
 
Norbaiti bidali
Orria inprimatu
 
Hasiera   Albisteak
  Albisteak
 
Handitu  

Brooklyngo erokeriak, Paul Auster-en lehen liburu euskaratua, liburu-dendetan


Nathan eta Tom osaba-ilobak dira. Osaba dibortziatuta dago eta bizitzan gorabehera franko bizi izan eta gero, ezertan askorik sinesten ez duela, biriketako minbiziaren putzutik burua ateratzen aurkitzen dugu bere haurtzaroko Brooklynen. Bakarrik. Iloba, berriz, ikasle garaian oso gora igo behar zuela ematen zuena, behera-behar geldiezin batean dago. Bakarrik hau ere. Brooklynen, halabeharrez. Hirukotea osatzen duena, Harry, iragan iluneko arte faltsutzaile izandakoa da, eta, gaur egun, Tomen ugazaba, bigarren eskuko liburu-denda batean. Hiru hari nagusi horiekin zutean, eta zeharka sartzen diren hainbat eta hainbat pertsonaia eta kontakizun gogoan erraz gelditzen direnekin osatzen du Paul Auster-ek tapiz bizi eta ero hau.

Paul Auster 1947an jaio zen New Jersey-n (AEB). Columbiako unibertsitatean egin zituen ikasketak. Gaztetan marinel ibili zen petroliontzi batean, Frantzian itzultzaile eta beste hainbat lan egin zituen. 1974. urteaz gero, New Yorken bizi da. New Yorkeko Hirukoari esker egin zen ezaguna. Hiru eleberri labur biltzen ditu hiruko horrek: Kristalezko hiria, Mamuak eta Gela itxia. Sona handiko filmetarako gidoiak egin ditu gainera: Smoke & Blue in the face eta Lulu on the Bridge. Paul Auster-enak dira, halaber, honako eleberri hauek: Ilargiaren jauregia, Leviathan, Koaderno gorria, Ilusioen liburua eta Orakuluaren gaua.
 
Copyright © 2017 Alberdania
  adimedia-k garatua