|
Liburu osoa deskargatu, ordainketa egin eta segituan.
Alberdaniak web honetan eskaintzen ditu bere liburuetako batzuen edizio digitalak, bi formatutan: ePUB eta Mobipocket.
Liburuak aparteko aberastasun grafikorik badu edo maketazio berezikoa bada, PDF formatuan egongo da.
Berez, liburu digitaletarako formatu estandarra da ePUB, eta zure ordenagailuan (Windows, Mac o Linux) ikus dezakezu, baita irakurgailu digital gehienetan ere (Sony Reader batean, adibidez), PDA batean, eta abar...
Mobipocket formatua, berriz, aitzindaria izan da liburuen edizio digitalean. Berez, ePUBeren formatu eta funtzionamendu ezaugarri antzekoak ditu. Zure ordenagailuan irakur dezakezu hau ere (Windows-en baino ez, hala ere), baita irakurgailu digital batzuetan ere, PDAn, eta abar...
PDF formatua egokia da ilustrazio, marrazki, grafiko eta holako dituzten liburuentzako.
Liburu digitalak nola irakurri baldin badakizu, itxi laguntzarako leiho hau eta jarraitu erosketa egiten. Informazio gehiago behar baduzu, zoaz Alberdaniako liburu digitalak nola irakurri laguntza orrira.
|