|
Alberdaniak web honetan eskaintzen ditu bere liburuetako batzuen edizio digitalak, bi formatutan: ePUB eta Mobipocket.
Liburuak aparteko aberastasun grafikorik badu edo maketazio berezikoa bada, PDF formatuan egongo da.
Berez, liburu digitaletarako formatu estandarra da ePUB, eta zure ordenagailuan (Windows, Mac o Linux) ikus dezakezu, baita irakurgailu digital gehienetan ere (Sony Reader batean, adibidez), PDA batean, eta abar…
Mobipocket formatua, berriz, aitzindaria izan da liburuen edizio digitalean. Berez, ePUBeren formatu eta funtzionamendu ezaugarri antzekoak ditu. Zure ordenagailuan irakur dezakezu hau ere (Windows-en baino ez, hala ere), baita irakurgailu digital batzuetan ere, PDAn, eta abar…
PDF formatua egokia da ilustrazio, marrazki, grafiko eta holako dituzten liburuentzako.
Gure liburu digitalak DRM sistemarekin babestuta daude. DRMk esan nahi du Digital Rights Management; alegia, Eskubide Digitalen Kudeatzea. Sistema horretan teknologia sorta bat dago bilduta, gure autoreen autore eskubideak eta jabetza intelektuala kudeatzeko eta babesteko. Horrekin iruzurrezko kopien banaketa eragotzi nahi da.
Sistema honen bidez erosten dituzun liburu digitalak deskargatzea izango duzu 4 irakur gailu ezberdinetarako, Mobipocket formatuari dagokionez; eta 6 gailutaraino, ePUB edo PDF formatuari dagokionez. Era horretan, liburu digital bera irakurtzerik izango duzu mahai gaineko zure ordenagailuan, zure eramangarrian, liburu digitalen zure irakurgailuan, zure iPhonean, eta abar. Horrela 4 edo 6 gailu ezberdinetaraino, erosten duzun liburu bakoitzeko.
ZURE LEHENDABIZIKO LIBURU DIGITALA EROSI AURRETIK
Zure lehendabiziko liburu digitala Alberdania.net honetan erosi aurretik, honako urrats hauei jarraitu; izan ere zure ordenadorea modu egokian prestatu behar duzu liburu digitalak erosi eta irakurri ahal izateko.
|