|
Hiru urrats erraz besterik ez dituzu egin behar. Behin baino ez duzu egin behar eta erabat doanekoa da.
1. urratsa: Adobe Digital Editions instalatu
ePUB edo PDF formatuko liburu digitalak deskargatzeko erabat nahitaezkoa da aurrez Adobe Digital Editions doaneko programa instalatua izatea zure ordenagailuan (Windows, Mac o Linux).
2. urratsa: Adobe ID kontu bat zabaldu
Adobe Digital Editions instalatzerakoan, Adobe ID kontu batekin identifikatzeko eskatuko dizute. Ez baduzu Adobe ID konturik, honako Web honetan sortu dezakezu doan.
Adobe ID identifikatzailea zure ekipoan erabiliz gero, erosi duzun liburu digitalak zure jabetzakoa izaten jarraituko du, ekipo hori galtzen baduzu edo atzera formateatu behar baduzu.
Gainera Adobe ID bera erabilita, liburu digital bera deskargatu dezakezu hainbat gailutan (gehienez 6).
Oharra: Adobe Digital Editions instalatuta badaukazu aurrez, gero intsertatu dezakezu zure Adobe ID honako aukera honetatik: Biblioteca > Autorizar equipo.
3. urratsa: Saiatu
Erosketa ordaindu beharreko liburu digital batekin egin aurretik, dohaineko saio bat egin dezakezu honako deskarga test honetan (ePUB y PDF).
Proba-orri horren deskarga ongi atera bazaizu, prest zaude Alberdania.net honetan zure lehen liburu digitala erosteko. Aitzitik, ez bazaizu ongi atera, ez zalantzarik izan: jar zaitez gure zerbitzu teknikoarekin harremanetan honako formulario honetan, eta arazoa konpontzen lagunduko dizugu.
|