|
Lau urrats erraz besterik ez dituzu egin behar. Behin baino ez duzu egin behar eta erabat doanekoa da.
1. urratsa: Mobipocket Reader instalatu
Mobipocket formatuko liburu digitalak deskargatzeko erabat nahitaezkoa da aurrez Mobipocket Reader doaneko programa instalatua izatea zure ordenagailuan (Windowserako baino ez da baliagarria).
Ez dago Mobipocket Reader programarik Mac edo Linux plataformetarako. Hala ere, hainbat irakurgailutarako (Blackberry, Windows Mobile, PalmOS, Symbian) deskargatzerik izango duzu liburu digitalik Mobipocket formatuan, Mac edo Linux ordenagailu batetik. Informazio gehiago nahi izanez gero, honako Web honetan:
2. urratsa: Zure irakurgailuaren PIDa eskuratu
Behin Mobipocket Reader instalatu ondoren, menuan joan behar duzu “Ayuda” aukerara. Gero, egin kilk “Acerca de…” aukeran. Zabaltzen den leiho horretan adierazten zaizu gailuaren PIDa. Kopia ezazu PID kodea.
3. urratsa: Sartu zaitez Alberdaniaren webean eta erregistratu
Liburu digitalak Mobipocket formatuan irakurri ahal izateko, DRM babes sistema erabiltzen baitute, erabili behar dituzun gailuak erregistratzea nahitaezkoa da.
Sartu Alberdaniako webeko “Nire kontua” sailean, eta zoaz “Nire gailuak” atalera. “Nire kontua”n sartzeko Alberdaniaren webean erregistratua egon behar duzu. Erregistratuta ez bazaude, minutu gutxi batzuen kontua da.
“Nire gailuak” atalean 4 gailu ezberdin erregistratu ditzakezu, eta bakoitza bere PIDaren bidez identifikatuko da. Mobipocketerako irakurgailu bakoitzak PID bakarra eta ezberdina du.
Gailua berriz erabiltzen ez baduzu (hondatu delako, saldu duzulako, galdu edo…), ezereztu dezakezu. Gailu bat bertan behera utziz gero, hilabete bat itxaron beharko duzu, ordezkoari eransteko.
4. urratsa: Saiatu
Erosketa ordaindu beharreko liburu digital batekin egin aurretik, dohaineko saio bat egin dezakezu honako deskarga test honetan (Mobipocket).
Proba-orri horren deskarga ongi atera bazaizu, prest zaude Alberdania.net honetan zure lehen liburu digitala erosteko. Aitzitik, ez bazaizu ongi atera, ez zalantzarik izan: jar zaitez gure zerbitzu teknikoarekin harremanetan honako formulario honetan, eta arazoa konpontzen lagunduko dizugu.
|