| |
Liburu honetan Mujikak egin duena izan da Xabier Leteri egin zizkioten hainbat elkarrizketa bildu, transkribatu eta Leteri berari aukera eman bere bizitzaren berri eman diezagun, bere lanaren berri, bere bizikizunena, bere fedearena, bere adiskidetasunena, iritzi politikoak, kantuari buruzko iritziak, gure herriari buruzkoak eta herritarrei buruzkoak. Elkarrizketagileak desagertu egiten dira (liburua prestatu duen egilea bezala) eta Xabier Lete berak hartzen du protagonismoa. |
|
Abenturazko nobela da Neure buruaren alde hau. XVI. mendea iradokitzen diguna bere argi-ilunekin. Irakurketa ezin hobea da garaiaren berri jakin nahi duenarentzat baina baita ere maitasunak, adiskidetasunak eta leilatasunak hunkitzen duen irakurle ororentzat. |
|
Praga inguruan emakume baten gorpua azaldu da: lepoa moztu diote, eta begiak atera. Ondorengo asteetan, tantaka, emakume gehiago agertu dira, eta bakoitzari gorputz atalen bat falta zaio. Praga iluneko kaleetan hiru ezezagun bildu dira hiltzailea harrapatzeko: Jan, ikerketaren arduraduna; Anna, liburu denda bateko jabea; eta Fran, bere burua nahigabe abenturan murgilduta ikusi duena. Baina ikerketa honetan ezer ez da dirudiena, eta dena gero eta misteriotsuagoa da, gero eta itogarriagoa, gero eta beldurgarriagoa... |
|
“Birjinak” izeneko kontakizuna izan zuen Nemirovskyk bizi zela argitaratu zuen azken testua, testu mingotsa: “bakarrik nago… ez bakardade bilatu bat, hautatua; bakardaderik okerrena da nirea, mingotsa, umiliatua, abandonoarena, traizioarena…”. |
|
Ohiz kanpoko nobela da Frantziar Suitea, ohiz kanpoko egoeran idatzia. Maisuki erakusten du XX. mende erdi aldeko Europaren tragedia. Nobelak alberdi autobiografiko ukaezina du, eta alemaniarrak Parisen sartzeko bezperetan hasten da, kezka giro betean. Lehen bonbak lehertzen direlarik, milaka familia irteten da bideetara, autoz, bizikletaz edo oinez. Némirovskyk hor erakusten du maisutasuna, giro hori deskribatzen. |
|
Karibeko hondartza baten aurrean eraikitako etxola batean, sendi bereko hiru emakumeren bizibeharra harilkatzen da. Rosa Bustamente amona, Violeta alaba eta Vera Candida bilobak independentzia senari eusten diote giroaren eta patuaren eta Vatapunako gizartearen aurka, Vera Candidak itsasoa zeharkatu eta beste etorkizun bat bilatzea erabakitzen duen arte, kontinentean. Han aurkituko du amonak eta amak beti bilatu zuten zoriontasuna, baina patuak, berriro ere, irlara itzultzera behartuko du, bere iraganarekin bat egin eta aurrez aurre topatzera. |
|
Euskal Herrian ez dugu ireki espazio mental gehiegirik XXI. mendeko debaterik inportanteenerako, horren baitan egongo bada ere gure etorkizuna. Auzi hori ekarri behar genuke ezbai publikoaren arteria zentralera, eta herri gisa eraiki erantzuna. Itxura guztien arabera guztion bizitza beste nonbait garatuko baita, uste baino ezberdinagoa izango den aterpean |
|
 |
 |
 |
 |
1992an gaude eta Estoniak eskuratu berri du independentzia. Hango nekazari paraje isolatu batean neska bat agertu da; Aliide Truu amonaren baratzean datza akituta. Zara du izena neskak eta hogeita hiru urte ditu. Bahitzaileen (emakume-trafikatzaileen) atzaparretatik ihes eginez iritsi da amonaren etxaurrera. Honek bere etxean jaso du eta poliki-poliki bi emakumeen arteko solasak neskaren iragan gertura ekarriko ditu. Alemaniatik zetorren ihesean. Eta solasak Zararen familiaren inguruko drama gogorretan barneratuko gaitu. Kapitulu laburrak eta estilo zuzena darabil idazleak. Oso errealista. Beldurraren eta umilazioaren gainetik, ordea, bizitzeko gogo suharra aterako da garaile. |
|
Gaur egungo literaturan idatzi den maitasun elkarrizketarik argienetako bat, xarmangarria benetan. Eleberri dramatikoa, komikoa, samurra, eroa, eta batez ere bihotz hunkigarria. |
|
Siziliako Mafiako bi familien arteko tentsio eta borrokez dihardu eleberriak. Alcantara-tarrak eta Carnevare-tarrak dira tira-bira batean bizi diren bi familiak. Interes handiko negozioak, zikinak eta hilgarriak, daude jokoan. 18 urteko mutil eta neska bat, Alessandro eta Rosa, bata Carnevaretarra eta bestea Alcantaratarra, Ameriketatik bueltan hegazkinean ezagutu dute elkar. Ezagutza horrek arazo handiak dakarkie familia biei, eta harreman, maitasun izatera iritsiko dena, desegiteko eginahalak egingo dituzte. Baina ez dute lortuko. Bien etorkizuna familien oinordetzaz arduratzea zen. Baina...Tartean abentura harrigarriak gertatuko dira. |
|
 |
 |
 |
 |
¿Somos nosotros quienes realmente empuñamos las riendas nuestra existencia? La pregunta está incrustada en la propia raíz de la cultura occidental, y se cuentan por miles las obras literarias que han tratado de formularla y responderla. Esta novela la plantea de nuevo, pero desde la perspectiva del peculiar “aquí y ahora” de los personajes. La respuesta, si es que existe, corre, por supuesto, a cargo de cada cual. |
|
Markelek 2 urte bete ditu. festa handi batekin ospatuko du, eta irakurleak berarekin kontatu ahal izango ditu opariak.
Zenbakiak lantzeko. |
|
Mahai karratu bat, pilota biribila eta triangelu itxurako denda… Hau da hau txango jostagarria!
Formak bereizten ikasteko |
|
Markel eta Maider goiz jaikitzen dira eskolara joateko, eta irakurleak lagunduko die bidean.
Eguneroko ohituren gainean ikasteko. |
|
Markelek eta Maiderrek oso gustuko dute bidaiatzea. Liburuekin urrutira joaten dira…
Liburuen eta irakurketaren gainean ikasteko. |
|
En esta novela, compuesta por un mosaico de narraciones, es el pulso íntimo de las vivencias lo que, por encima de la acción, modula la narración. La novela nos habla del mundo que palpita bajo la piel, sobre la intensidad de la cotidianidad y el deseo de sumergirse en ella. Las historias parten de la realidad, pero un espíritu soñador las lleva, de tanto en tanto, a una dimensión donde reina la fantasía. |
|
Esta crónica cotidiana, que bien podría haberse titulado Diario de mudanzas, recorre un trayecto vital que se inicia, efectivamente, con la perspectiva de una mudanza de domicilio, y acaba en una mudanza mucho más agria: el despido. |
|
| Deuseztatze esparruek ez dute liburu ederragorik inon. Literatur alderdia du eder Hau gizon bat bada liburuak, lekukotza alderdia ez ezik. Zaila da noski edertasunaz hitz egitea gizakiaren gauzaki bihurtze prozesuaren kronika lazgarriaz ari bagara, inoiz izan den krimenik handienaz ari bagara, baina Primo Levik lortu zuen bere lekukotza emateaz gain edo emanda ere literatur maisulan bat ontzea. |
|
|
 |
|