ALBERDANIA
Alberdania
Liburuak
Egileak
Itzultzaileak
Banatzaileak
Itzulpen eskubideak
Erosketa saskia
Nire kontua
Albistegia
Prentsa-ebakinak
Argitaratze zerbitzuak
Harpidetu,
Alberdaniaren albistegia e-postaz jasotzeko.
RSS
Gure berri guztiak kontsulta ditzakezu.
 
 
Norbaiti bidali
Orria inprimatu
 
Hasiera   Liburuak     Zoaz infernura, laztana
  Liburuak
Azala handitu

Deskargak

Zoaz infernura, laztana

Anjel Lertxundi

Bilduma: Narrazioa

FormatoFormatoa
20,50 x 14 cm.
Páginas184 orrialde

Lehen argitaraldia: 2008
Azken argitaraldia: 2008
ISBN paperezko edizioa: 978-84-9868-044-7
ISBN digitala (ePUB): 978-84-9868-130-7
ISBN digitala (Mobipocket): 978-84-9868-129-1

Erosketa aukerak

Icono ayuda Paperezko edizioa

17 €

Bidaltze gastuak ez daude barne

Erosi

Icono ayuda Edizio digitala

9,89 €

Pentsatu nuen horixe dela, besteak beste, maitasuna: tranpa bat; gero eta sator-zulo handiagoa. Bidea luzea da, eta bide horretako etapa guztiei maitasuna deitzen zaie: ametsari, pasio fisikoari, komenientziako elkar bizitzari, errutinari, gorrotoak adeitasunak baino askos ere ordu eta barren-txoko gehiago hartzen dituen bizitzari...

 

Bikote harremanak aztertzen ditu Lertxundik eleberri honetan. Gehienetan, botere harreman bihurtzen dira harreman horiek, eta gaur egungo edozein egunkari hartzea nahikoa da ikusteko ez dela gutxitan gertatzen boteretsuenak bere boterea baliatzea ahulena umiliatzeko eta tratu txarren bidez otzantzeko.“Galdetzen dut: hitzekin —nire hitzekin, alegia— jaso dezaket emakumearen izaeraren isla bat, ez dakit zehatza, baina zehaztasunera hurbilduko dena?”. Honela aipatzen du eleberri honetako narratzaileak bere kezka, Rosaren barruan sartzeko gai izango den edo ez azaltzeko unean. Eta esan behar da maisutasun handiz lortzen duela eleberri honetako pertsonaia nagusiaren barne azpilduretan sartzea. Izan ere, generoko elementuak erabiltzeaz gainera –nobela beltzaren elementuak, intrigarenak…–, gaur gaurko kontakizun bat eraiki du Lertxundik, hizkera bizkor batean, eta gardentasun hotz bizi batez

Egilearen beste liburuak Alberdanian

Liburuaren prentsa-ebakinak

 
Copyright © 2014 Alberdania
  adimedia-k garatua