ALBERDANIA
Alberdania
Liburuak
Egileak
Itzultzaileak
Banatzaileak
Itzulpen eskubideak
Erosketa saskia
Nire kontua
Albistegia
Prentsa-ebakinak
Argitaratze zerbitzuak
Harpidetu,
Alberdaniaren albistegia e-postaz jasotzeko.
RSS
Gure berri guztiak kontsulta ditzakezu.
 
 
Norbaiti bidali
Orria inprimatu
 
Hasiera   Liburuak     Alferrikaldua
  Liburuak
Azala handitu

Deskargak

Alferrikaldua

Thomas Bernhard

Bilduma: Literatura Unibertsala

ItzultzaileaIbon Uribarri

FormatoFormatoa
19,50 x 13 cm.
Páginas192 orrialde

Lehen argitaraldia: 2009
Azken argitaraldia: 2009
ISBN paperezko edizioa: 978-84-9868-050-8

Erosketa aukerak

Icono ayuda Paperezko edizioa

13,25 €

Bidaltze gastuak ez daude barne

Erosi

Oroimenaren bidez denbora eta egia berreraikiz, musikaren erritmoa hitzen bidez birsortuz, irakurlea liluratzen saiatu beharrean bere onetik ateratzeraino aztoratuz.

Hiru musikariren arteko harremanek osatzen dute eleberriaren mamia. Salzburg-en ezagutu dute elkar Horowitz maisuak Mozarteum eskolan emango duen ikastaro berezi batean parte hartzeko. Berehala gertakizun erabakigarri bat: musikari horietako batek, gero Glenn Gould piano-jotzaile ospetsua izango denak, Bachen Goldberg bariazioak jotzen ditu maisuki. Hori heriotza-kolpea izango da beste bientzat: piano-jotzaile oso onak diren arren, inoiz ez dira izango Glenn Gould bezain onak.
Hiru pertsonaia “nahastu” horien bidez, Bernhardek bere izaera konplexuko alderdi ezberdinak plazaratzen ditu: izengabeko narratzaileaz gain Glenn Gould pertsonaia erreala baina berrasmatua erabiltzen du espresuki eta Ludwig Wittgenstein filosofoaren zenbait ezaugarri ere jasotzen ditu Wertheimer pertsonaia asmatuaren baitan; eta, horren bidez, artearen zentzuari eta helburuari buruzko kontakizuna eskaintzen digu, perfekzioa lortzeko irrika eta horren ezintasunari buruzkoa. Jeinu paregabearen bakardadea, porrot egin eta hori onartu ezinean kalezuloan sartuta dagoen artista eta idazkerari esker neurri batean zulotik irtetea lortzen duen narratzailea biltzen dira kontakizunean.
 

Liburuaren prentsa-ebakinak

 
Copyright © 2018 Alberdania
  adimedia-k garatua