ALBERDANIA
Alberdania
Liburuak
Egileak
Itzultzaileak
Banatzaileak
Itzulpen eskubideak
Erosketa saskia
Nire kontua
Albistegia
Prentsa-ebakinak
Argitaratze zerbitzuak
Harpidetu,
Alberdaniaren albistegia e-postaz jasotzeko.
RSS
Gure berri guztiak kontsulta ditzakezu.
 
 
Norbaiti bidali
Orria inprimatu
 
Hasiera   Liburuak     Denbora galduaren bila (1) Swann-enetik
  Liburuak
Azala handitu

Deskargak

Denbora galduaren bila (1) Swann-enetik

Marcel Proust

Bilduma: Literatura Unibertsala

ItzultzaileaJoxe Austin Arrieta Ugartetxea

FormatoFormatoa
19,50 x 13 cm.
Páginas632 orrialde

Lehen argitaraldia: 2010
Azken argitaraldia: 2010
ISBN paperezko edizioa: 978-84-9868-250-2

Erosketa aukerak

Icono ayuda Paperezko edizioa

24,65 €

Bidaltze gastuak ez daude barne

Erosi

 Ordu haiek berpizteko aukera ezin birsortuko da inoiz niretzat. Baina instant baten buruan, belarria erne zolitzen badut, berriro hasten naiz intziri haiek hautematen, aitaren aurrean eutsi ahal izateko adina indar izan nuenak, eta soilik amarekin bakarrik gelditu nintzenean lehertu zitzaizkidanak. Berez, ez dira inoiz atertu intziriok; ete bizitza nire inguruan orain isilagoa delako, horrexegatik aditzen ditut berriro, komentuetako ezkilak bailiran, egunean zehar hiriko hotsek hain ongi isilaraziak non pentsa bailiteke ez derauntsatela batere, baina arratseko isiltasunean ostera berriz erauntsika  sumatu ohi ditugunak.

XX. mendearen hasieran argiraratu zenez geroztik, gizaldi osoko eleberrigintza aldatu eta baldintzatu zuen lana da Denbora galduaren bila, ez bakarrik sorleku izan zuen Frantzian ezpada mendebalde osoan, literatura unibertsaleko lana erraldoietako bat baitugu hau, taminaz bezainbeste kalitatez eta oihartzunez. Parisko saloietako burges eta aristokraten zaletasun eta makurkerien erakusleiho izateaz gain, giza arimaren barrunbeeetan inor gutxik bezala arakatzen du Proustek, oroitzpen zaharren lorratzei bezala ekintza ñimiñoenaren atze-aurreei antzemanez, esaldi luze bezain eder eta ñabarduraz berikoen bitartez.

Liburuaren prentsa-ebakinak

 
Copyright © 2018 Alberdania
  adimedia-k garatua