Gogoa zubiEuskara, identitatea, etorkizuna…)Bilduma: Zerberri Saila
Formatoa12 x 19 cm. 88 orrialde
Lehen argitaraldia: 1999 Lertxundik esana du, sarritan, ez lukeela egingo segurantzatik haratago ez lihoakeen literaturarik. Eta zinez bete du literatur konpromezu hori bere fikziozko lan ugarietan. Oraingo honetan, berriz, fikzioaren makulurik gabe, gogoeta biluziaren bidean barrena abiatu da. Bere jarrera etiko-estetikoaren osaketan etengabean sortzen zaizkion galderak irakurlearekin konpartitzeko ahaleginean. Ez du sekula maite izan Lertxundi idazleak gizartearen eta bizitzaren kontraesanen aurkako marfilezko dorrerik. Aitzitik, zalantzaren hondorainoko bidaia babesgabea du maiteago, historiaren ibai trumiltsua biblioteka epelaren leihotik ikustea baino. Egilearen beste liburuak Alberdanian
|