ALBERDANIA
Alberdania
Liburuak
Egileak
Itzultzaileak
Banatzaileak
Itzulpen eskubideak
Erosketa saskia
Nire kontua
Albistegia
Prentsa-ebakinak
Argitaratze zerbitzuak
Harpidetu,
Alberdaniaren albistegia e-postaz jasotzeko.
RSS
Gure berri guztiak kontsulta ditzakezu.
 
 
Norbaiti bidali
Orria inprimatu
 
Hasiera   Liburuak   Zerberri Saila   Txokotik zabalera
  Liburuak

Txokotik zabalera

Normalizator, Supersen eta euskararen munduko bestelako fauna

Dabid Anaut

Bilduma: Zerberri Saila

FormatoFormatoa
19 x 12 cm.
Páginas196 orrialde

Lehen argitaraldia: 2006
ISBN paperezko edizioa: 84-96643-27-1

Erosketa aukerak

Icono ayuda Paperezko edizioa

14,50 €

Bidaltze gastuak ez daude barne

Erosi

Euskararen historiak, ibilbideak eta gaur-ko egoerak badu alderdi tragikoa, zalantzarik gabe. Euskaltzaleok, gainera, hala bizi dugu euskararen balizko galera: tragedia handia litzateke. Baina alderdi tragiko horren ondoan, alderdi komiko bat ere badugu. Euskara osasuntsu biziarazteko ahaleginean, komediatik oso gertu edo komedia hutsa diren gertakari, planteamendu, ekimen… ugari dugu, eta horien gainean aritzea ere osasungarri izan liteke. Umore- edo ironia-doinua erabiltzea, eta gaiak desdramatizatzea, azken batean, erremedio eta terapia bikaina da askotan, ari garen alorra edozein dela ere.

Estiloak estilo eta doinuak doinu, idazlan honetan zehar hainbat tesi, planteamendu edo kritika ere badaude. Eztabaidarako eta hausnarketarako gaiak badaude, beraz, baita aski sakonak direnak ere, iritziak ere bai, baina lan honekin ez da inor tesi edo uste horien alde konbentzitu nahi. Inori hausnartzeko eta eztabaidatzeko aukera eta aitzakia ematea da liburu honen xede nagusia.

Liburuaren prentsa-ebakinak

 
Copyright © 2010 Alberdania
  adimedia-k garatua