Bost hitzaldi krimenari eta histeriari buruzBilduma: Narrazioa
Itzultzailea: Itziar Otegi Aranburu
Formatoa20,50 x 14 cm. 360 orrialde
Lehen argitaraldia: 2009 Kongresua sekulako arrakasta zen. Antolatzaileek ez zuten inolaz ere onartuko, baina vaugeoisen heriotzak bertaratutakoen kopurua izugarri areagotu zuen. 1885: Sigmund Freud Parisera etorri da, Charcot profesore ospetsuaren histeriari buruzko hitzaldiak entzutera. Psikoanalisia ez da oraindik sortu. Vienar ikasle gazteak ez dio muzinik egiten kokainari, haren eragin estimulatzaileak aurkitu baititu. Pariseko kaleak korritzen ditu, eta Salpêtriere ospitale famatuan, mediku ikasle egoiliar izatera iritsi diren lehen emakumeak ezagutzen ditu. Halako batean, Charcotek laguntza eskatuko dio, hilketa segida bat argitzeko. Hilketa horien eszenaratze bereziak ezinbestean piztuko du Freud gaztearen interpretaziorako dohain berezia.
2008: Frantziako Tolosan, psikiatria kongresu baten irekiera-saioa dramak astintzen du, parte-hartzaileetako bat erailda aurkitzen dutenean. Hilketaren eszenaratze makabroak Antoine Le Tellierren oroitzapenak iratzartzen ditu. Handik gutxira, psikiatra gaztea begien bistan daukan egia onartu beharrean aurkituko da: Freuden Pariseko lehen egonaldia astindu zuten krimenak berriz ari dira gertatzen, mende bat geroago. Egilearen beste liburuak AlberdanianLiburuaren prentsa-ebakinak
|