ALBERDANIA
Alberdania
Liburuak
Egileak
Itzultzaileak
Banatzaileak
Itzulpen eskubideak
Erosketa saskia
Nire kontua
Albistegia
Prentsa-ebakinak
Argitaratze zerbitzuak
Harpidetu,
Alberdaniaren albistegia e-postaz jasotzeko.
RSS
Gure berri guztiak kontsulta ditzakezu.
 
 
Norbaiti bidali
Orria inprimatu
 
Hasiera   Liburuak   Narrazioa   Elurra sutan
  Liburuak
Azala handitu

Deskargak

Elurra sutan

Juan Kruz Igerabide Sarasola

Bilduma: Narrazioa

FormatoFormatoa
20,50 x 14 cm.
Páginas204 orrialde

Lehen argitaraldia: 2009
Azken argitaraldia: 2009
ISBN paperezko edizioa: 978-84-9868-088-1
ISBN digitala (ePUB): 978-84-9868-167-3
ISBN digitala (Mobipocket): 978-84-9868-166-6

Erosketa aukerak

Icono ayuda Paperezko edizioa

16 €

Bidaltze gastuak ez daude barne

Erosi

Icono ayuda Edizio digitala

9,30 €

 Aita ikusi zuen harantzago, harkaitz baten gainean loto-jarreran, meditazioan bildua. Harengana hurbildu, eta metro batzuk atzerago eseri zitzaion, hark saioa amaitu arte. Harkaitzetik jaitsirik, irribarrez ondoratu zitzaion aita: \\

Yoga-maisu bat Bilbon trantsizio-garaian, semearekin Indiatik etorria. Bakezaletasuna eta mistika, industria-gainbeherak eta trantsizioak berekin dituzten gatazkekin nahasturik. Aldi berean, mendizaletasunaren eta eskaladaren mistika, yogarekin, astrologiarekin eta New Age joerekin bateraturik. Eta euskal esoterismoa loratzeko ahalegina, gatazkaren aldeko apustu etsiezinarekin kontrastean.

Horretan guztian, eta batez ere, pertsona zenbait, bizitza grisetik aterako dituen bidearen bila, elkar maitatuz, elkarri min eginez, tragedian, eta batik bat transzendentziazko fartsan barregarri bezain maitagarri.

“Yoga-maisu zaharra ez zen mugitu.

–Aita, aita, aita…

Itsasaldetik kresal hotzak egun gandutsua iragartzen zuen.

Bilboren gain-gainetik, hegan zihoan industria-gainbeheraren halabehar gaiztoa, iragarpen mingarri baten antzo."

Egilearen beste liburuak Alberdanian

Liburuaren prentsa-ebakinak

 
Copyright © 2017 Alberdania
  adimedia-k garatua