- Idioma del libro: Euskera
- Colección: Narrazioa
- Nº de la colección: 82
- Formato: 210 x 140 mm
- Páginas: 200
- Encuadernación: Bolsillo tapa blanda
- Disponibilidad: Disponible
- Fecha de publicación en papel: 01/11/2008
- ISBN papel: 978-84-9868-037-9
Istripuak
Denok uste dugu biharamuna gainerako egunen antzekoa izango dela, hau da, altxatzeko eta ibiltzeko gai izango garela, ohiko jendea eta tokiak ikusiko ditugula, etengailua sakatuz, argia berdin-berdin etorriko dela, eta eguzkia aterako dela ekialdetik. Baina istripua, ustekabea, hor dago
Hemezortzi ipuinez osatutako narrazio-bilduma da Istripuak. Era askotakoak daude, luze samarrak eta orrialde betekoak ere bai. Badira elementu surrealistak dituztenak, atmosfera magiko batean bildutakoak, kezka eta herstura eragiten duten alegoriak, zientzia fikzioko tantak eta zaparradak; baina badira egunerokotasun arrunta ezin hobeto islatzen dutenak ere, hautsez betetako errepide bazterrean bizi diren pertsonaiak, hiriko giro bizkorrean
Iragan bat dute Agustin Arrietaren pertsonaiek, iragan bat oraingo aldia baldintzatzen dietenak. Iragan bat dute pertsonaiek. Ba ote dute etorkizunik?
Agustin Arrieta Urtizberea
Agustin Arrieta Urtizberea (Errenteria, 1962). Filosofia eta informatika ikasketak egin zituen. Filosofiako irakaslea da EHUn.
Filosofiari buruzko hainbat lan idatzi ditu. Besteak beste, honako liburu hauek: Bidez bide hausnarrean (UEU & EHU, 2023), Gaueko eztabaidak (Erein, 2022), Gogoeta-bide irekiak (EHU, 2019), Zientziaren argi-itzalak (UEU, 2017), Filosofiarako sarrera bat (EHU, 2016), Arimak eta balioak (Jakin Irakurgaiak, 2013), Sinesmenak eta usteak (Alberdania, 2010).
Beste itzulpenen artean, Bertrand Russellen Filosofiaren arazoak (Klasikoak) eta David Humeren Gustuaren araua (Jakin) euskarara ekarri ditu.
Halaber, bi fikzio-liburu argitaratu ditu: Istripuak (Alberdania, 2008) eta Irlak eta beste kontakizun batzuk (Erein, 2015)

