- Idioma del libro: Euskera
- Colección: Narrazioa
- Nº de la colección: 37
- Formato: 210 x 150 mm
- Páginas: 224
- Encuadernación: Bolsillo tapa blanda
- Disponibilidad: Disponible
- Fecha de publicación en papel: 01/09/2007
- ISBN papel: 978-84-96643-88-8
Dakiguna ikasten
Mendi buelta bat, artxiboetara joan-etorri bat, libururen batean aurkitutako datu bat edo oroitzapenaren zokoren batetik sortutako hitz ahantzia, horietako edozein zertzelada izan daiteke liburu honetako pieza bakoitzaren ernamuina.
Hizkuntza du abiapuntu Perurenak, hizkuntza bizia, garai batekoa edo oraingoa; oso estilo pertsonala erabiltzen du, berea eta identifika erraza, baina iradokizunez betea. Hizkuntzaren barruan ari da autorea, senaren argi-mutila hartuta, mugarri bila, dakiguna ikasten, edo genekiena, behintzat.
Ez gara ohartzen, baina, horretan dugu atseginik handiena. Ikasmin handia izanda ere, aurrez dakiguna besterik ez baitugu ikasten. Gure bihotzak bere eskema zaharren arabera antolatzen baititu material berri guziak, lehenagotik dakienera egokitzen ez den guzia aintzat hartu gabe.
Patziku Perurena Loiarte
PATZIKU PERURENA Goizuetako Aitasemegi auzoko bordari giroan jaio zen 1959an, baina Leitzako Amazabal kalean bizi da hamabi urte zituenetik. Hala ere, sekulan ez omen du galdu, bere izate guzia zor omen dion bordari giroko eskola estzeptiko hura. Esku artean duzun liburua hauxe lekuko. Baina lehendik onduak ere baditu. Hamaika artikulu, iritzi eta kontu bixiren artean, hona saiorik ezagunenak: Harripilatan ezkutatzen zeneko apo tipiaren burutazioak (1990), Koloreak euskal usarioan (1992), Euskarak sorgindutako numeroak (1993), Leitzako errege erreginak (1996), Trapuan pupua (2001), Harrizko pareta erdiurratuak (2004), Dakiguna ikasten (2007), Goizuetan bada gizon bat (2010), Goizuetako etxeen izenak (2011), Hilen xarma (2015), Goizuetako dokumentu zaharrak (1324-1918) (2017), Leitzalarreko Unaiak (1683-1771), Zezenak plazan, Goizuetan eta Leitzan (1578-2017) (2018), Bordarien sorrera eta bilakaera Leitzan eta Areson (1427-1925) (2019), Leitzako bordak sorreran (1557-1965) (2020) eta Goizuetako folkloreaz(2024).
Otros libros en Alberdania
