Bertol Arrieta
2004an lehen liburua argitaratu zuenetik, erritmo mantsoan baina etengabe idazten segitu du Arrietak, ipuina izanik bere genero kuttun eta oparoena. «Burua galdu zuen jirafa», «Besarkada bat, beharbada» edota «Elurraren formula» izenburudun liburuak argitaratu ditu haur eta gazte literaturan, eta «Txikira beti hordago!», «Alter ero», «Gezurra berdaderoa» edota Sandra Garayoa ilustratzailearekin batera ondutako «Hodeien gaineko aldean» nobela grafikoa, helduenean. Eskuetan duzun hau da bere hirugarren ipuin-liburua.
