- Traducción: Anton Garikano
- Idioma del libro: Euskera
- Colección: Literatura unibertsala
- Nº de la colección: 107
- Formato: 200 x 130 mm
- Páginas: 216
- Disponibilidad: Disponible
- Fecha de publicación en papel: 29/10/2003
- ISBN papel: 978-84-95589-78-1
Bederatzietatik bederatzietara
Eleberri honetako protagonista -Stanislaus Demba ikaslea-, goiz batean behartua dago ilunabarra baino lehenago diru kopuru bat biltzera, berari muzin egin dion neskalaguna berreskuratzeko eta biek elkarrekin Veneziara egingo luketen bidaia batekin tentatzeko. Hala, delitu txiki bat egingo du, eta hortik aurrera eleberri poliziakoaren antz handia hartzen du Perutzen obrak: etengabe ihesi eta ezkutuan ibili beharko du Demba ikasleak. Eleberriaren atal bakoitzean, protagonistaren bizitzako pasarte bat agertzen zaigu. Leo Perutz austriarraren nobelak agertu zirenean, Kafka berritzat hartu zuten batzuek. Maiz erakusten dizkigu figura groteskoak, egoera absurdoen mendean dabiltzanak eta indar irrazionalek erasan dietenak.
Leo Perutz
Leopold Perutz (Praga, Austria-Hungariako Inperioa, 1882ko azaroaren 2a – Bad Ischl, Austria, 1957ko abuztuaren 25a) austro-txekiar eleberrigile eta matematikaria izan zen, jatorri judukoa, alemanez idatzi zuena.
Otros libros en Alberdania
