Antton Kazabon Amigorena

Antton Kazabon Amigorena (Oiartzun, 1954)
Oiartzungo Haurtzaro ikastolako irakasle eta zuzendari izana. Bertako Bertso Eskolaren sortzaile.
Bertsolaritza arloan materialgintzan, gai jartzaile, epaile, bertso jartzaile, kronikari, irrati eta telebistako komentarista… lanetan urte luzez aritua.
Ehun eta berrogei bat liburu argitaratu ditu, gehienak haur eta gazte literatura sailekoak. Lehenengoa Letrak bertsotan (Elkar, 1987). Eta azkenekoa Unairen memoriak (Denonartean, 2026).
Natura zalea, pilotaria eta bertso zalea. Horiek huts egiten diotenean, berak sortzen ditu fikziozko istorioak, non den natura zale, pilotari edo bertsolari. Horrela, idazle ere bilakatzen delarik.