Maialen Diaz de Cerio

Maialen Diaz de Cerio Agirre (Hernani, 1989)
Hezkuntza Publikoko irakaslea da, eta hamabi urte daramatza irakaskuntzan. Lehen Hezkuntzan eta Hezkuntza Berezian Diplomatua da, eta Haur Hezkuntzan Graduatua. Hezkuntza du ogibide, baina baita pasio ere: haurren begiradatik mundua behatzea, haien jakin-mina piztea eta ikasgela askotariko errealitateak elkartzeko eta elkar ezagutzeko gune bihurtzea. Esperientzia horretatik eta natura, kulturartekotasuna eta migrazioa hezkuntzaren bidez lantzeko interesetik sortu da Xor eta beltz, haurrei hegan egiteko ez ezik, beste begirada batzuekin munduari so egiteko gonbita egiten dien ipuina.