Itziar Otegi

Itziar Otegi (Oiartzun, 1972)
Idazlea eta itzultzaile da. Itzultzaile gisa hainbat egile ekarri ditu euskarara, hala nola Jules Renard, Etgar Keret edo Flannery O’Connor. Idazle gisa bi lan argitaratu ditu gaurdaino: Lorerik gorriena album ilustratua, Sandra Garayoarekin batera (Etxepare saria 2020), eta Ezer ez dago utzi nuen lekuan ipuin-liburua (Donostia Hiria Kutxa literatur saria 2024). 31eskutik blogean kolaboratzaile ere bada.