Ikusi ote zenuen hil aurretik zure bizitza begien aurrean pasatzen? Protagonista ote nintzen ni, irudi horietakoren batean? Zein izan zen zure azken pentsamendua? Ni maitatzera iritsi ote zinen inoiz? Norentzat ziren lore haiek?
Urte bete luze da Martin hil zela, eta Aliziak etengabe ari da bere buruari galdezka, mutil lagun zuenaren oroitzapenak torturatuta. Hogeita zortzi urte doi-doi, eta alargun, baina bere doluminaren ertzean bikotekide berri bat du zain, eta aspaldian lagun min izan zuen neska hura ere bai, eta ama absente baten mamua
Eleberri honek bere bizitza berreraiki nahi duen emakume baten historia kontatzen du, eta nola bilatzen dituen emakume horrek bere iraganaren sakonean zoriontsu ez izatearen arrazoiak: desioaren sorrerak markaturiko nerabezaroa; gorputz propioa onesteko zailtasuna eta lehen maitasunaren zauriak, eta lehen desengainuarenak.
Urko ez da galtzaile peto bat, baina ozta-ozta gogoratzen da noiz gozatu zuen azken garaipena. Ikerlari izan nahi luke, baina gazte garaiko aurrekari penalek bidea ixten diote. Nola edo hala aurrera ateratzen du bizimodua, ikertzaile azpikontratatu baten morroi gisa, aitak maiz leporatzen dizkionak saihesten saiatzen den bitartean.
Nadiari gaztaroa lapurtu zioten, bere jaioterrian bertan aurrenik, bizitza berri baten bila ihesbide zuen urruneko lurralde batean gero. Partida pobrea jokatzeko karta eskasak banatu dizkio bizitzak, eta, jakina denez, zaila da karta eskasekin jokaldi onik egitea
Iruñeko kale aberatsetan eta aldiri ez hain dotoreetan, astebeteko tartean, Urkori egindako enkargu bereziak eragingo duen xake-partida tragiko bat jokatuko da, eta biak, Urko eta Nadia, izanen dira, aldi berean, jokalari eta pieza. Eta, xakean, bizitzan bezala, ezin-bestekoa da aukera egitea
Hori zen dena esaten da bitan ipuinotan. Bi ahots ezberdinetan.
Biak emakumezkoenak, narraziootako pertsonaia guztiz gehienak bezala. Eta balio desberdinekin esaten da bietan. Batean, abisu baten itxiera da. Bestean, aldarria, bizitza berri baterako atea irekitzeaz batera esana.
Hamasei dira liburu hau osatzen duten piezak; 15+1, hobe esanda (eta irakurleak berehala antzemango du zergatik). Hamasei giro, hamasei mundu, eta bilaketa bakarra: egunerokotasunaren ifrentzuaren eta pitzaduren berri ematea irakurleari. Xalo-xalo batzuetan, maltzurki bestetzuetan, ironiaz maiz, barrez zein serio, bero nahiz epel, sekula ez hotz. Eta beti dirdiraz eta bizi-bizi.
Labandibar kontalaria da senez, eta lañotasun landu batez laguntzen dio irakurleari literatura eta bizitzaren arteko muga ez beti zehatzetan barrena.
Aurreko mendeko laurogeiko hamarkadan gaude. Hemerotekan-eta berunezko urtetzat ezagutzen diren haietan. Iparraldean, ETAko iheslari errefuxiatuek aterpe bilatzen dute, eta hori baino gehiago ere bai. Hegoaldetik ihesi joandakoez gain, Iparraldeko militanteak ere badira erakundearen sareetan, baita hainbat komando aktibotan ere. Horien artean, luzaroan ibiltari aritutako komando bateko kideak dira eleberriaren protagonista nagusiak. Ez bakarrak, ordea.
Protagonista baitira, halaber, komandoaren ekintzek sorturiko biktima ugariak. Protagonista dira sarraskiek eragindako erreakzio askotarikoak, gorrotoa, etsipena, dolua, tristura, sufrimendua
Protagonista dira, halaber, batzuen eta besteen argudio eta kontrargudioak, gezur itxurako egiak, egia itxurako gezurrak.
Protagonista da, funtsean, giza kondizioa, bere loriak eta miseriak agerian.
Fikzioa baita, maiz, kronika modurik zintzoena.
Guy de Maupassant da France profondeko izaera sakona modu fidelenean jaso eta deskribatu zuen idazlea. Gustave Flauberten miresle eta laguna, le mot juste bilatzea zen Maupassantentzat ere idaztea, eta modurik naturalenean hau da, zehatzenean, bisturi batekin bezala marraztu zuen Frantziako errealitate kultural iraunkorra, bertako pertsona eta paisaia partikularren bidez aztertu zituen mendekua edo inbidia edo gorrotoa bezalako irrika unibertsalen mekanismoak, guztiak ere bertako pertsonaien psicologie pronfondeko sakoneran obserbatu eta deskribatuak. Hori lortzeko, naturalismoak le mote juste du giltzarri, eta zapatak oinaren neurrikoa behar baitu, Maupassantek zehaztasuna bilatzen du ipuin bakoitzeko hitz eta paragrafo guztietan.
Gure irudimenak Frantziako erdi aldeko giro nekazari, katoliko eta integristan kokatzen du Frantzia sakona, eremu zabal horretan desarroilatzen dira Maupassanten ipuin gehienak, baina haren kontakizunek askoz ere gehiago zabaltzen dute Frantzia sakonaren hedadura: bretoien lurrera, Alsaziara, Normandiara, Pariseko aldirietara iristen da. Baita Korsika irlako labarretara ere.
«Urtarrilaren lehenean, munduaren azkeneko urteko lehen egun honetan, zerbait berezia gertatu da gure artean, hautatuon artean. Udaberrian gertatzen den bezala izan da, pozik jartzen zarela zergatik jakin gabe. Sufrikarioen azkeneko urtea da, esan zuen aitak. Aurki sufrimenduetatik libre izango gara». Gizadiaren azkena izatekoa den urtearen aroak pasatzen dira hamahiru urteko neskatila baten begien aurrean. Bibliaren araberakoa du eguneroko bizitza (testuak ikastea, tenpluan biltzea eta kaleetan predikatzea), baina nerabea, kanpoko munduaren burlen eta pubertaroaren erasoen artean harrapatuta, daraman bizimoduaz galderak egiten hasiko zaio bere buruari pixkanaka-pixkanaka, etxean sartu den hiztegi baten laguntzaz.
Jaungoikoak hautatuen poztasun bitxiak arakatzen ditu eleberriak, eta neskatila baten ahots xaloaz mintzo zaigu giza kondizioari dagozkion obsesio eta beldurrez, baina baita ere itxaropenik gabeko bizitza batean aurrera eta argirantz egiteko gaitasunaz.
Sinesmena eta eromena bereizten dituen mugetan barneratzen da Labastie, ausart bezain zorrotz.
Ametsak, maitasuna, adiskidetasuna eta abenturak…
Olympia oso neska berezia da. Amets bat du eta etsi gabe borrokatuko da hura lortzeko: Olympiak gimnasta olinpikoa izan nahi du.
Espainiako taldera iristearekin batera, goitik behera aldatuko da Olympiaren bizitza: urrun ditu familia, Ortzi eta lagunak. Gainera, begitan hartu du, antza denez, taldeko beteranoetako batek, eta berak ezin du janaria burutik kendu, baskulak menderatzen duen inguru batean bizi bada ere (edo, akaso, hor bizi delako). Panorama beltza du. Zorionez, adiskide eta ilusio berriak agertuko dira, eta, nola ez, gimnasia, jo eta ke.
Una visita cambiara´ la vida de Vincent. Se trata de dos militares de alta graduacio´n. Carlistas. Al dramaturgo y actor france´s le resultan chocantes sus uniformes de opereta, y ajena por completo su guerra, puesto que considera el conflicto dina´stico que con tal violencia se esta´ dirimiendo al sur de los Pirineos un asunto entre salvajes iletrados y fules ilustrados de salo´n.
Los militares comprara´n su voluntad a cambio de oro, y Vincent se ira´ de gira a unas tierras navarras que apenas conoce de nombre, con la misio´n de infundir en los soldados a´nimo para el combate. A cambio de oro le comprara´n asimismo su dignidad arti´stica, hasta el punto de que, al dictado de los militares, se prestara´ a presentar los hechos de armas de Juana de Arco como hazan~as realizadas por la causa de Carlos VII.
Pero, del mismo modo en que el mariscal pedo´filo Gilles de Rais en los ojos de Juana, Vincent conocera´ en su propia carne y cuando menos le conveni´a el fuego de una pasio´n de la que no acierta a comprender si proviene del cielo o del infierno.
Y conocera´, al mismo tiempo, la difusa linde entre teatro y vida.
Olympia oso neska berezia da. Amets bat du eta etsi gabe borrokatuko da hura lortzeko: Olympiak gimnasta olinpikoa izan nahi du.
Olympiak erronka berri bati ekin behar dio: nazioarteko txapelketa batean parte hartuko du lehenengo aldiz, non eta
Errusian! Ilusioz gainezka dago, baina zalantzaz beterik ere bai
Gainera, Clarak, bere taldekideak, ez dio hitz egiten. Eskerrak Adriani eta Mariori, gimnasia artistikoko mutilei. Horiekin abentura bat edo beste biziko du, eta sentimendu berriak loratuko zaizkio bihotzean.
Ainhoa, una simpática niña, nos guía en un divertido paseo a todo color y en gran formato a través de la vida y obra del mundialmente famoso escultor Eduardo Chillida. Conoceremos así sus primeros pasos en el arte, la amplitud de sus múltiples inquietudes estéticas y, cómo no, sus principales obras y los lugares donde éstas se hallan emplazadas. Una vez finalizado el interesante recorrido, Ainhoa brindará a los niños y niñas que se han asomado a este bello álbum la oportunidad de sumergirse en la obra de Chillida a través de trece juegos que recuperan y reciclan como divertimento interactivo la información facilitada durante el paseo precedente, ayudándoles así a fijar los conocimientos adquiridos. Como colofón, el álbum incluye, a modo de catálogo, las especificaciones técnicas y de ubicación de las 24 obras que Ainhoa nos ha mostrado.