Irribarrez irakurtzen dira. Umorea dagoelako ipuin hauetan. Umore beltza, askotan, eta tragikoa. Adi-adi irakurtzen dira, bere laburrean, besteen elkarrizketa zatiak entzutearen kulpabilitate puntuarekin: hitzik galdu gabe. Presaka irakurtzen dira, idazlea ez baita luzamendutan ibiltzen. Hasieratik jartzen zaitu narratzailearen mende. Narratzaileak, emakumeak ia beti. Sexoen arteko gudua dute ardatz: maitasunaz, gorrotoaz eta mendekuaz dihardu, beraz, Arantxa Iturbe. Ez da ikusle neutral, orojakilea. Gatazkaren erdi-erditik idazten du, labur, zorrotz eta, batez ere, gaizto. Gero, Ipuin gehiagoren irrika eta gudu luzeagorako grina utziko dizkizu.
Los autores ofrecen un estudio sobre la historia del arte moderno en el País Vasco, visto desde la perspectiva proporcionada por la interacción entre las teorías cinetíficas y las ideologías políticas acerca de la identidad vasca, las ideas estéticas y las prácticas artísticas. Abarca el periodo que va desde que Anselmo Guinea pinta su Jaun Zuria jurando defender la independencia de Vizcaya, en 1882, hasta la constitución de los vanguardistas Grupos de la Escuela Vasca, en 1966.
Piztiak ipuin bildumak mugarria ezarri zuen Portugaleko ipuingintzan. Hamalau ipuin dira zuzen edo zeharka animaliekin lotuak. Baina ez dira alegiak, edo Disney faktoriako abenturak ez eta haurrentzako kontakizunak eta, barne mezurik baldin badute, ez da bi lerrotan labur daitekeen moralina agerikoa. Piztiak, besterik gabe, ipuin bilduma zoragarria da. Bai eta batzuetan gordina, goxoa, ankerra, hunkigarria
Los debates sobre la creciente diversidad cultural en las sociedades occidentales muestran los innumerables desafíos a los que se enfrentan hoy los Estados democráticos. Estos retos emergen en varios ámbitos de la realidad en los que las relaciones entre grupos mayoritarios y minoritarios afectan al espacio público y su regulación. Al mismo tiempo, el debate debe ordenarse desde la perspectiva de los derechos y su compleja aplicación universal a entornos marcadamente plurales. Por ello los debates, reflexiones y propuestas en este campo mantienen toda su actualidad y necesidad. No obstante, la gestión democrática de la diversidad es uno de los mayores retos ideológicos y operativos con los que se enfrentan hoy las sociedades europeas occidentales.
Gaur 1936ko uztailaren 29a da eta Lucyk bere urtebetetzea ospatuko du. Hamahiru urte. Erabaki du eguneroko bat hastea eta berez esan ezin duena han idaztea: erlijioaren, familiaren eta konbentzioen higuina, errebeldia, heldua izateko irrika, hitzenganako maitasuna.
Krisi ekonomiko larriak, lehorteak eta goseteak jota dago Kanada. «Hauts katilua» deitzen diote Albertari, lehorteak hauts erauntsiak ekarri baititu. Albertan bizi da Larson familia. Larson artzaina eskuzabala da: janaria partitzen du behartsuen artean eta ostatu ematen dio Beauchemin doktoreari, nahiz eta jendeak beltzak esaten dituen harengatik. Lucyk, ordea, bere neurriko solaskidea aurkitzen du. Behar zuen adiskidea.
Mundu itxi baten gaitzespena, norberaren askatasunaren grina eta mundu ikuskera desberdin baten ataria ageri dira uda min eta lehor horretan. Espiritu kritikoari egiten zaion omenaldi hunkigarria. Nancy Hustonek nerabeentzat idatzi duen lehen eleberri laburra da hau.
Beraz, bloga nire gune pribatua zen. Nire esparrua. Eta dena izorratu du aitak. Nazkagarria iruditzen zait. Matxinatzeko eskubidea dut. Ez baitu nire bloga kasualitatez aurkitu. Eta ez baitu behin bakarrik bisitatu. Jarraitu egin du, zelatan ibili da, xeheki aztertu du. Orain, bere aurrean nagoenean, inpresioa daukat hiri erdian biluzik paseatzen ari naizela. Eta horrek botaka egiteko gogoa ematen dit.
Aitaren traizioak, bortxaketa birtualak, eraman du narratzailea matxinadara eta erabaki du ez diola hitz erdirik esango gehiago. Isilik beraz betiko. Aitak, berriz, barkamena eskatzeko modu bitxia jarri du martxan. Semearen eskura utzi du bere iraganean murgiltzeko aukera paregabea
Ez da ondoriorik gabeko bidaia izango hala ere. Sarearen gaineko eleberria eta seme-alabatasunari buruzkoa.
Izan gaitezen errealistak: Greg Heffley beti izango da gizajo peto-petoa, eta norbaitek argi esan beharko lioke hori bere aitari.
Frank Heffleyk uste osoa du, ordea, semea noizbait aldatu egingo dela. Eta mutikoa gogortzeko, kiroletan eta holakoetan izena emanarazi dio.
Gregentzat, berriz, erraza da aitaren ahalegin guztiak ezerezean uztea.
Aitak akademia militar batera bidaliko duela mehatxu egin dio, ordea, eta Greg lehertu egin da: Hauxe besterik ez nuen behar!
Dora Maggo pintorearen estudioko leihoak Sasikoen plazara ematen du. Dorak giza figura biluzien erretratuak margotzea obsesio bihurtua du azkenaldian. Artea baliatu nahi du barruan daraman ezintasuna ulertu eta oreka bilatzeko. Leihotik begira, Marlboro gizonaren ezagutza egin du eta hura margotu arteko onik ez du izango. Nork bere historia, nork bere zauria kontatuko digu. Marlboro gizona izeneko narrazio honek irabazi zuen 2011ko Donostia Hiria ipuin lehiaketa.
Testua errealitatearen, bizitzaren eta artearen arteko gatazka modura planteatzen da. Artearen bidez aurkitu nahi du protagonistak barne munduan falta zaion oreka hori, oraindik ez dakien hori.
Liburua beste bi narrazioz osatzen da: Udal Zoologikoa eta Salomon Weingarten, aurrekoaren giro berekoak.
Sagarrak Euzkadin eginbide baten historia da. Hitz emate batena. 1937ko ekainean, Faxistak Bilbon sartzear daudela, Euzkadi beregainaren ametsaren azken gauean, agintariek Carlton hoteletik alde egin dute eta Kuireka gudariak Lehendakaritzako egoitza izan den hotelaren zaintzan gelditu da kazetari ingeles batekin. Gau osoa hiz-ketan eta kantuan pasatzen dute. Batbatean, Kuirekak eskuak heldu zizkidan eta zin eginarazi zidan, itzuliko nintzela. Dena pasatutakoan itzuliko nintzela eta munduari kontatuko niola Euzkadin zer gertatu zen. Arrazoia nork zuen. Zin egin nion, hala aitortzen du kazetari ingelesak. Zin hori betetzera dator hamar urte geroago.
Autoreak Bidasoa eta Blasco argazki-funtsak miatu ondoren ideia hartuta idatzi du kontakizuna. Gertakari haietan parte hartutako jendearen hainbat lekukotza idatzi eta ahozko errealak baliatu ditu kontakizunaren egitura osatzeko. Nahasketa horretatik sortu da adiskidetasun bati buruzko ipuin hunkigarri hau
«Esta novela construye su lección sobre el dolor de la memoria y el drama de una identidad indeseable, quizá la de cualquiera de nosotros». [Jordi Gracia en 1001 libros que hay que leer antes de morir]
En una región ignota, perdida entre las brumas de la Edad Media, el baronet Otto Pette vive entregado en cuerpo y alma a la siempre difícil tarea del olvido del propio pasado, labor tanto más ardua en el caso de alguien que, como el baronet, ha cruzado hace tiempo, desengaño a desengaño, la tenue frontera del escepticismo.
En efecto, si en otro tiempo su mano empuñó con fiereza las riendas del poder, sus recuerdos acuden a él con idéntica saña, para robarle la placidez de su último retiro, al que la frustración lo ha empujado tras sufrir en propia carne los avatares de un cambio político a cuyo origen él no es en absoluto ajeno.
Pero no sólo los recuerdos le dan alcance en su refugio: un desconocido llama a la puerta de su mansión y entabla con el una suerte de duelo en el que la memoria es la primera arma, aunque no la única