Egia obraren istorioa gaur egun gertatzen da, besta giroan, mozorrotuen erdian.
Adela andereak, bere urtebetetze egunean, lagunak gonbidatzen ditu eta elkarren artean gai minbera bat aztertzen dute: Elsa beraien terapeuta ohia Egia taldean sartuta dagoela, eta hain zuzen, egiaren izenean sekretuak Interneten bidez zabaltzen dituela. Beldurrez daudela, Adelak bere lau lagunei esaten die Elsa ere bestara gonbidatu duela.
Elsa etortzen denean, asko hitz egiten dute etikaz, konponbideak bilatzen dituzte baina bakoitzaren tratu proposamenek ez dute arazoa konpontzen.
Azken finean, zoritxarreko gertakari batek estaliko du egia.
«La filosofía política de Aguirre, Irujo y Landaburu, a pesar del tiempo transcurrido desde su fallecimiento, es de plena actualidad, especialmente por su constante defensa del derecho del pueblo vasco a decidir su propio futuro desde el consenso voluntario y libre de la ciudadanía. El presente libro, dedicado a acercar al lector -y ciudadano- de hoy el pensamiento de esos tres grandes políticos, tiene como destinatario la ciudadanía vasca en su conjunto. Sus páginas nos invitan a conocer aspectos importantes de la historia del pueblo vasco, pero, al mismo tiempo, ofrecen información y principios de gran utilidad para una nueva concepción del Estado español, basada en el máximo respeto a la voluntad e identidad de los pueblos que lo conforman». Juan José Ibarretxe
Donostia, urtero-urtero, urtarrilaren 20ko hogeita lau orduak etenik gabeko danborrada batean murgiltzen den hiria da. Taldean bilatu beharra dago Raimundo Sarriegiren musikak indarra eta kohesioa ematen dion festa honen izaera. Izan ere, hasiera-hasieran, herri elkarte batzuen egiteko partikularra izan zen, baina historiaren joanarekin, danborrada, onarpen handiagoa izateaz gainera, talde emankizun baten erreferentzia bihurtu da, donostiar guztiak inspiratzen, hunkitzen eta liluratzen dituena. Danborradak, bere izatean, arimari dei egiten dio, eta arimak taldearen sentitzeko moduaren muina eta barneko perfumea laburbiltzen ditu. Urteko egun bakar batean kontzentratzen da osorik jai eta emozioen memoria guztia, doinu herrikoien erreferentzietan, danborradetan gaur parte hartzen duten milaka eta milaka herritarren instrumentazioan. Liburu hau donostiarren memoria sentimentalaren ikur maiteenetako baten interpretatzeko saioa da, baina era berean da bere tragedia guztiak festa kutsagarri bihurtzen asmatu zuen hiri bati egindako kantua ere.
Tomas Graziosenera joan da familiarekin oporretan, hain zuzen ere hegoaldean dagoen herrixka bateko amonaren etxera. Baina aurtengo oporrak guztiz desberdinak gertatu zaizkio: amonak aurrerantzean Brigida dei diezaiotela nahi du eta Tomas bizitzaren sekretu ttiki eta handiak ezagutuz joango da (besteak beste, amona eta haren nobioari esker; besteak beste, muinoko sagarrondoa eta txorien kantu adierazgarrien bidez). Eta Tomas Graziosenetik itzultzen denean guztiz desberdin sentitzen da: sekretuez gainezka dago eta honezkero berak ere bere sekretu propioak ditu.
Balatzak Aitorren makila mitikoa eskuratu behar du, baskoi herriaren iraupena ziurtatuko badu. Horretarako mila eragozpen eta mila oztopo gainditu beharko ditu bidaia fantastiko eta arriskuz bete batean. Narrazio mitiko bat da Garcia-Vianarena, eta tradizioan du oinarri sendoa.
Elezaharren zaku honetan arakatuta aurkituko du irakurleak zergatik egiten dion uzkian usain zakur batek beste zakur bati, ikasiko du Tarasken eta giza arrainen berri, Pagomarikoa ez ezik beste neska ederren berri ere izango du, lepazuri bihurtu zena adibidez edo Saturrarango maitemindua; erdi Aroko banderizoak ere ageri dira,basurdeak Bilboko kaleetan ikusi zireneko hartan bezala; Sebastian santua, zubiak, ilargia, harrizko gurutzeak, bikingoak
Hamasei urteko gazte londrestarra da Lucas Swain, eta, gau batean, bilatu gabe topo egiten du Violet Park-ekin. Violet Park ez da inor Lucasentzat, ez du ezerk hari lotzen: Emakume zaharra da, hilda dago
Taxi-bulego baten apalategian errauts kutxa baten barruan dago, baten batek taxi baten barruan ahaztuta utzi zuenetik. Enkontru hori gertatu zenez gero, ordea, bizitza aldatu zaio Lucasi.
Uste osoa du errauts kutxa horren barruan dagoenak berarekin harremanetan jarri nahi duela, eta horrek eramango du, aurkitzen dituen arrastoen bidetik, bidaia bitxi batera, bere burua ezagutzera eta, bide batez, jakitera zer gertatu zen orain urte batzuk desagertu zen bere aitarekin.
Abentura pindartsua da, bizkorra, samurtasun jator batez idatzia dago, irri eginarazten du, negar eginarazten du, hiper originala da. Bikaina da.
El abogado Crisanto Madrazo, que está en paro, decide aceptar una oferta de trabajo totalmente absurda: prestar su cuerpo y disfrazarse de animal salvaje para trabajar en un zoo, mezclándose con otras bestias de manera mimética, revestido con las pieles de un animal recientemente muerto. Allí va a conocer a dos personajes que van a cambiar el rumbo de su vida: un inventor de palabras que se hace llamar el neólogo Opérbulo Gerostiños, y la joven Esmeralda Mangapierna, una colombiana cuya vida encierra un secreto que no logra resolver: quién asesinó a su marido en una mina de Muzo donde picaba la piedra del monte buscando una esmeralda que lo sacara de la miseria. Resolver ese misterio se convierte en una tarea de gran dificultad, a la que los personajes van a dedicar sus vidas. Te sacarán las tripas, negro es una novela que aúna humor, ironía, intriga, amor y drama hasta su último párrafo.
Urtero, Iparramerika izan zenaren hondakinen gainean, 24 gazte behartzen dituzte Gosearen Jokoetan parte hartzera eta telebistaz ematen dute joko horietako minutu bakoitza.
Gerraz betetako iragan batek 12 barrutitan banatutako herri bat utzi dute. Kapitolioaren aginpide tiranikoaren pean bizi dira herritarrak, miseriarik handienean eta norbere barrutitik irteteko askatasunik gabe. Pertsona bat baino ez da ausartuko arauak haustera eta bere familiarentzat zer jana ekartzera: Katniss da, hamasei urteko neska bat.
Haren printzipioak proban jarriko dira Gosearen Jokoetan. Urtero antolatzen ditu Kapitolioak telebista bidezko ikuskizun hori herritarrak hankaperatzeko asmoz. Barruti bakoitzeko bi ordezkari aurkezten dira joko horietara eta aurkako giro muturreko batean bizitzera behartzen dituzte bata bestearen kontra borrokatzera, heriotzaraino, bat bakarra gelditzen den arte. Bat baino ez.
Katnissek bere jarrerarekin erakutsiko digu, egoerarik muturrekoenetan ere, leku egin behar zaiola maitasunari eta errespetuari, baztertu behar dela traizioa eta hautatu behar dela adiskidetasuna, tiranoei kontra egin behar zaiela, norbere printzipioei eutsiz.
Katnissen abenturak bihotza kolkoan edukiko gaitu bukaeraraino.
Ordua da.
Ezin da atzera egin.
Jokoak hastera doaz.
Katnissek Hondarrera atera behar du eta bizirik irauteko borrokari ekin behar dio.
Hasi bitez Gosearen Hirurogeita Hamalaugarren Jokoak!