Embarazo Game, avalado por la exitosa productora Paquetemetes Entertainment, es un apasionante juego de rol con recompensa, en el que una mujer tiene que enfrentarse a miedos ancestrales, superar un sinf n de pruebas, arriesgar el f sico y someter a dura prueba su relaci n sentimental, todo eso sin perder la sonrisa y, a ser posible, la salud mental.
El juego se desarrolla en nueve pantallas m s la pantalla final, donde la aventura llega a su m ximo esplendor. El nivel de dificultad va en aumento. No se puede pasar de pantalla sin haber superado las pruebas de la pantalla anterior.
La recompensa final es bastante carnal, de 2,5 kg en adelante para ser exactos. UNA DIVERTIDA COMBINACI N DE COMEDIA, TERROR, ACCIóN Y AVENTURA!!!
Zuhara lekuz kanpo sentitu izan da beti. Ingurukoekin asmatu ezinik, ezberdina, arraroa sentitzen da. Besteen aldean hutsala eta aspergarria. Bere urrezko adatsekin eta ozeanoaren koloreko begiekin, munduan galdua.
Bat-batean, azaleko alergia batek zabalduko du familiako sekretuen kutxa. Bizitza hankaz gora jarriko diona. Ustekabean, amak bizitza berri baten aurrean jarriko du Zuhara.
Itsas azpian bilatu beharko ote du bere iparra?
Bigarren aukera izango du neskatoak. Bere tokia bilatu beharko du jendarte erabat berri batean. Sortzen zaizkion egoera arrotzei aurre egin, eta bidean bere benetako nortasuna ezagutzen hasi. Ez du erronka makala. Baina garbi dauka ezin duela huts egin
Nobela honetako narratzailearen bizialdia eta Doneaneko alabarena 36ko gerran gertaturiko pasarte latz batek txirikordatzen ditu.
Narratzaileari, unibertsitateko literatura-irakasle eszeptiko bihurtua, bizimodua aldatuko zaio Doneaneko alaba gazte poeta ezagutzen duenean; tartean, pertsonaia ugari gurutzatzen dira, fikziozkoak eta historikoak, aurrera doan bizimodu normal eta batzuetan umoretsuaren azalaren pean gerraren zauriak ezkutatu ezinik.
Maitasunak, tragediak, ezinak, bizi-pozak elikatzen ditu pertsonaiak, eta gizarte-gatazken oihartzunak sartzen dira narrazioaren zirrikituetatik, gizakiaren ondare mitologiko basatiaren errainu behin eta berrizkoak.
Garai zaharrak, haiek bai onak. Ezta? Horixe darabil buruan Gerg Heffleyk, hiria bere borondatez deskonektatzear eta gailu elektronikorik gabeko gune bihurtzear den garaian. Gaurko bizimoduak hamaika abantaila ditu, ordea, eta Greg ez da garai zaharretako bizimodurako sortua. Giroa gero eta aztoratuago dago heffleytarrenean nahiz kanpoan
Onik aterako ote da Greg? Edo eskola zaharra latzegia da Gregen belaunaldiko batentzat?
Warner gazte hitlerzale bat da gerra aurreko Alemania nazian. Sekretu handi bat gordetzen dute bere familian, eta sekretu hori ageriko egiten denean, ihes egitera behartuta egongo da Warner Europan barrena: Triestera aurrena, Frantziara gero.
Lertxundik, hausnarketa eta ekintza, suspentsea eta jakin-mina elkar txandakatuz darama irakurlea oztopoz oztopo azken liluragarriraino.
Eleberri honek ez du inor hotz utziko. Gogoan iltzatuta geratzekoak dira gertatzen diren gauzak, esaten diren hitzak, isiltzen direnak, eta, batez ere, bere orrialdeetan barrena aurkezten zaizkigun pertsonaia gogoangarriak eta haien historia hunkigarriak.
Katniss Everdeen, sutako neska, bizirik atera da sarraskitik, bere barrutia suntsitu badute ere. Galek ihes egin du, eta Katnissen familia ere bizirik dago. Peeta Kapitolioaren eskuetan geratu da harrapatuta. Hamahirugarren Barrutia egiaz existitzen da, eta badira errebeldeak, badira buruzagi berriak. Iraultza abian da.
Lehendik erabakia zegoen Mende Laurdeneko Morrontza krudelean Katniss esparrutik erreskatatu behar zela, eta lehendik erabakia zegoen Katniss iraultzaren parte izango zela, berak ezer jakin gabe ere. Hamahirugarren Barrutia, itzalen artetik aterata, Kapitolio eraisteko asmotan da. Dirudienez, denek, esku hartu dute arduraz antolatutako plan hauetan; denek, Katniss izan ezik.
Matxinadaren arrakasta Katnissen borondatearen mende dago, Katnissek txotxongilo bat izatea onartzen badu izango du matxinadak arrakasta, ezin konta ahala bizitzaren erantzukizuna hartzen badu, eta Panemen etorkizuna aldatzen badu. Horretarako, baztertu egin behar ditu bere amorru- eta mesfidantza-sentimenduak. Errebeldeen Eskinoso Isekaria bihurtu behar du, eta kostu pertsonalak ez du batere inportik.
1830eko Ingalaterran, Maryk, ernegazio zaharrak trenputxartu duen baserritar baten alaba gazteenak, esnearen kolorekoa du ilea, eta jaiotzez akasduna hanka bat. Aitonaren ondoan sendatzen ditu Maryk, tarteka, lanez eta errietaz gainezkako bizimoduaren zauriak.
Halako batean, ordea, bikarioaren emazte elbarritua zaintzera bidaltzen du aitak, eta bizimodu berri horretan ezagutuko ditu Maryk bizitzaren hainbat alderdi berri. Eta berrikuntza guztietan buru, han ikasiko du irakurtzen eta idazten.
Itzalen mundua atzera uzteak, ordea, ez dio Maryri mesede hutsa ekarriko. Argitasunaren erreinuan gizakiaren eta ustezko ongileen miseriak ere ezagutuko ditu. Baita hondamendia zein saihestezina izan daitekeen ere.
Idazkera ikasi berria baliatuz, Maryk xalo-xalo jarriko du paperean bere historia, xalotasunak leunduko ez duen azken epaiaren zain.
Nell Leyshonek mikrokosmos ahaztezina sortu du, indarrez eta samurtasunez betea. Pertsonaia ugarietako bakoitzak bere toki propioa erreklamatzen du urtaroen eta baserriko lanen segidari loturiko garai, bizimodu eta gizarte baten fresko bizi hunkigarri honetan.
Frantzia, 1871. Pariseko iraultzaileak Frantziako Gobernuaren aurka altxatu dira eta Pariseko kaleak hartu dituzte: Pariseko Komuna abian da. Gobernuko Armadak setioa jarri dio hiriburuari Komuna akabatzeko asmotan, eta borroka latza sortu da iraultzaileen eta soldaduen artean.
Giro nahasi horretan, gorpu batzuk agertu dira Pariseko kaleetan: larrua kendu, eta odol guztia atera diete. Komunaren Gobernuak emakume bat aukeratu du, hilketa izugarri horiek ikertzeko eta hiltzailea harrapatzeko: Sophie Blanchet, psikiatriko batean lan egiteaz gain, hiltzaileen portaerak ikertzen dituena. Bi gizon jarri dituzte haren agindutara: Fabian, iraultzaile gaztea; eta Leo, Polinesiako irla batean hamar urte preso igaro ondoren, Komunaren alde lan egiten duena. Hirukoteak arrisku bikoitzari aurre egin beharko dio handik aurrera: Gobernuko Armadaren errepresio odoltsuari, eta hiltzaileari berari.
Eleberri honek bi genero uztartzen ditu: nobela historikoa eta thrillerra. Sozietate sekretuak, espiritismoa, histeria, hipnosia, droga berriak, erlijioa, amodioa
, barrikadaz betetako hiri dardarati batean. Argiaren Hiria, itzaletan murgilduta
Beharbada asea zaude grafiko, zenbaki, bilakaera, intzidentzia, olatu eta txosten epidemiologikoekin.
Edo betexea zaude iritzi eta jarrera gogortuekin: jardun ofizialista gogorrarekin bezalaxe, kontrajardun ernegazionista merkearekin. Zeren, agian, zuk zalantzak dauzkazu, eta jarrera aldakorrak.
Beharbada aditu nahi zenuke jende ezezaguna hizketan beren bizitza ezezagunetan, ea zer dioten, «bizitzatik», 2020ko martxoko bizi-etenaz geroztikako mundu honetan; gure bizitzetako sasoi xelebre eta ustekabekoena gertatu den honetan.
Eta beharbada zure belarri euskalduna aspertua dago covid, sars eta holako aldrebeskeriak aditzen, eta agian zure belarrian eta aho-mihietan kobitemeretzia, esanaren esanez, KOITERETZIA bihurtua dagoke.
Giro errealean garatzen den fikzioa duzu eleberri hau, elkarrizketa hutsez emana, kronikaren eta saiakeraren uretatik edaten duena garai historiko baten eleberria eraikitzeko. Ahozkotasuna, ideia konplexuen bidelagun ere izan daitekeelako.
En la era de la comunicación y de la información, verdaderas líneas de fuerza de la aldea global que habitamos, la cohesión social en clave netamente democrática se ha convertido en el verdadero núcleo motor de las políticas públicas de futuro. En esa perspectiva, la política lingüística (todas ellas, incluso las que abogan por la abolición de toda política lingüística) juega un papel determinante: las sociedades modernas es decir, los individuos y grupos que las integran avanzan claramente en la línea del multilingüismo como eje vertebrador de identidades culturales y lingüísticas destinadas no a la confrontación, sino a la convivencia y al mutuo enriquecimiento.