Iñaki Arranz

(Gasteiz, 1963). Frantses Filologian doktore. Kultur teknikari egiten du lan Gasteizko Udaletxean.

Josu Arteaga

(Arrasate-Ergüin, 1971). Licenciado en periodismo, ha sido colaborador de Ekintza Zuzena, El Tubo, Onda Latinoamericana (México) y un sinfín de medios digitales, radiofónicos y escritos. En Eskuak Barura! ha editado nueve poemarios propios y publicado a otros cinco autores. Ha ganado diversos concursos literarios y periodísticos, y ha participado en los libros colectivos Hank over […]

Begoña del Teso

Begoña del Teso (Donostia, 1959). Itzultzaile, kazetari eta zinema-kritikaria izan baino lehen, haur izutia izan zen. Horoskopoz, berriz, Geminis da, eta horrek ere badu bere garrantzia. Plazer adina izu ematen zioten filmetako munstroek, eta, muntsro horiek garaitzea ezinezkoa zitzaionez, haien lagun egitea erabaki zuen. Munstroak aztertu eta ulertarazteari ekin zion, beraz, eta ahalegin horren emaitza […]

J.M. Barrie

James Matthew Barrie (Kirriemuir, Angus, 1860ko maiatzaren 9a – Londres, 1937ko ekainaren 19a) idazle eskoziarra izan zen.

Arnaldur Indridason

Arnaldur Indridason (Reykjavik, Islandia, 1961). Historialaria da, kazetaria, literatur eta zinema kritikaria. Morgunbladid, Islandiako egunkaririk garrantzitsuenerako lan egin du hogei urtez. Bederatzi polizia eleberri idatzi ditu eta thriller bat. Hilobiko isiltasuna honekin Golden Dagger saria jaso zuen 2005ean. Trilogia baten bigarren liburua da hau. Trilogiako beste izenburuak dira: Padurak eta Ahotsa.

Iñaki Perurena

Iñaki Perurena Gartziarena (Leitza, 1956ko irailaren 23a) nafar harri-jasotzailea da, historiako handienetakoa.

Mercè Rodoreda

Mercè Rodoreda i Gurguí (Bartzelona, 1908ko urriaren 10a – Girona, 1983ko apirilaren 13a) kataluniar idazlea izan zen.

Marc Biosca i Llahí

Lleidan jaioa 1980an, soziologia eta politika-eta administrazio-zientzietako lizentziatua da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Institut d`Estudis Catalans-ek eta Eusko Ikaskuntzak emandako beka bati esker, 2006. urtean Euskal Herrian bizi izan zen. Egonaldi horretan egungo euskal kulturaren eragile nagusienak ezagutzeko parada izan zuen eta hartu eman horietatik abiatuta sortu zen hemen saiakera