Aitor Errazkin & Joxan Elosegi

AITOR ERRAZKIN VICENTE (Irun, 1977), irakaslea da formazioz eta lanbidez, bertsolaria eta bertso jartzailea gustuz eta bokazioz. Bertso eskolen eta bertsolaritzarekin loturiko beste hainbat ekimenen sustatzailea izan da azken hogei urtean Irunen eta inguruko herri batzuetan, eta Irunabar, Irungo bertsoaren bilguneko partaidea da egun. JOXAN ELOSEGI ARREGI (Irun, 1955), filologoa da formazioz eta itzultzailea lanbidez. Liburu ugari euskaratu ditu, frantses eta katalan hizkuntzetatik batez ere, eta Euskadiko Literatura Saria irabazi zuen 2021ean, euskarazko literatura itzulpenen arloan. Bertso ondarearen munduan, Joxe Mari Lopetegi, bertsolari irundarraren bertsoak eman zituen 2004an ezagutzera, Joxe Mari Lopetegi, errepublikanoen bertsolaria liburuan.