Aksinja Kermauner & Patxi Zubizarreta

AKSINJA KERMAUNER esloveniar idazlea, hezkuntza bereziko irakaslea eta esloveniera eta arte ederretako katedraduna da. Desgaitasuna dutenen gizarteratzea hobetzeko proiektuak gidatzen ditu, eta hamaika artikulu nahiz monografiko zientifiko ondu ditu. 41 liburu idatzi ditu, haur, gazte eta helduentzat, batez ere zentzumen-urritasunak dituzten haurrentzat (ukimenezko liburu ilustratuak, besteak beste). Bere ibilbidean zehar sari ugari jaso ditu. Esloveniako Idazleen Elkarteko kidea da, eta Esloveniako Hezitzaile Berezien eta Errehabilitazio Hezitzaileen Elkarteko lehendakariordea.
PATXI ZUBIZARRETA (Ordizia, 1964). Idazle lanetan gazteentzako hainbat obra sortu ditu, hala nola Eztia eta ozpina, Atlas sentimentala, Mundua lo dagoen bitartean edo Erantzuna haizean dabil nobelak. Sortzaile itzulia eta saritua da, eta Zerria lanarekin, adibidez, Euskadi Saria eta Espainiako Sari Nazionala jaso zituen. Baina itzultzailea ere bada eta, Dragoiak eguzkia irentsi zuenekoa itzul-lan honekin batera, bereak dira, adibidez, Exupéryren Printze txikia edo Eric- Enmmanuel Schmitten Ibrahim jauna eta Koranaren loreak liburuen itzulpenak.