Arrate Egaña
«ARRATE EGAÑA GIMÉNEZ (Errenteria, 1963). Aspaldidanik Bermeon bizi da, eta hezkuntzan egiten du lan; hizkuntzen teknikaria da ISEI-IVEIn (Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundean).
Hogei bat narrazio liburu argitaratu ditu (Kixmi elurpean, 2005, Hizkuntza sekretuak, 2008, Giltza, 2011, besteak beste), eta literatur sari batzuk eman dizkiote, SM Baporea, Bilboko Emakume Kontari edo Lizardi saria, besteak beste. 2012an, narrazio liburu bat argitaratu du Paradisua izenburupean. Gidoigintzaren gaineko ikasketak ere egin ditu, eta Egia hau da idatzi duen lehenbiziko antzerki lana.»