Begoña del Teso
Begoña del Teso (Donostia, 1959). Itzultzaile, kazetari eta zinema-kritikaria izan baino lehen, haur izutia izan zen. Horoskopoz, berriz, Geminis da, eta horrek ere badu bere garrantzia. Plazer adina izu ematen zioten filmetako munstroek, eta, muntsro horiek garaitzea ezinezkoa zitzaionez, haien lagun egitea erabaki zuen. Munstroak aztertu eta ulertarazteari ekin zion, beraz, eta ahalegin horren emaitza da liburu hau.