Bertolt Brecht
Bertolt Brecht (Eugen Berthold Friedrich Brecht; Augsburg, Bavaria, 1898ko otsailaren 10a – Buckow, Berlin, 1956ko abuztuaren 14a) antzerkigile eta olerkari alemaniarra izan zen.
Medikuntza ikasi zuen eta denbora labur batean horretan egin zuen lan, Lehen Mundu Gerran. Gerra amaiturik, talde ezkertiarretan sartu zen. Max Reinhardt antzerki zuzendariaren laguntzailea izan zen Berlinen (1923) eta gero, Piscatorren lankide (1927).