Breda Smolnikar & Juan Kruz Igerabide

BREDA SMOLNIKAR (1941). Esloveniako literatura garaikideko luma berezienetako bat da. Hemeretzi urte zituela hasi zen idazten, eta 1963an Otrocki življenje tece dalje (Niños, la vida sigue) gazteentzako eleberria argitaratu zuen, 1967an Mali mozaik imen (El pequeño mosaico de los nombres) eta 1973an Popki (Capullos). Sozialismoaren garaian, helduentzako bere lanak Gospa (Anderea) ezizenez argitaratu zituen, egile-argitalpenetan. Bere lanetan gerren arteko garaiarekin eta Bigarren Mundu Gerrarekin zerikusia zuten gai «politikoki ez zuzenak» jorratzen zituenez, hainbat eztabaida eta auziren jomuga bilakatu zen. Azkenik, egileari hiru hilabeteko espetxe-zigorra ezarri zioten laurogeiko hamarkadan.

1998an, Suitzako emakume idazle talde batek hilabete batez Ittengengo monasterioan egonaldi bat egitera gonbidatu zuen, eta urte horretan bertan argitaratu zen Han goian urkiak hostoberritzen direnean eleberria idatzi zuen. Antzezlanak piztutako polemika epaiketa bilakatu zen, bost emakumek beren ama zena ezagutu baitzuten protagonistarengan. Egileak zortzi urteko prozesua pairatu zuen, eta, azkenean, Konstituzio Auzitegiak 2005ean bertan behera utzi zituen kondena-epaiak, egilea Esloveniako liburutegi eta liburu-denda guztietatik erretiratzera behartzen zutenak. Jasaten ari zen zentsuraren aurrean, Breda Smolnikarrek helduentzako narrazio lanak idazten eta argitaratzen jarraitu zuen.

JUAN KRUZ IGERABIDE (1956) Adunan (Gipuzkoa) jaio zen, eta bertan bizi da. Maisu
ikasketak egin eta irakasle ibili zen zenbait herritan zortzi urtez. Filologia ikasi eta Euskal
Filologian doktoregoa egin zuen. Poesia idatziz eta ikertuz sartu zen literaturaren munduan.
Haur literaturako ikerketak ere egin zituen, eta bere lehen liburua, Begi-niniaren poemak izan
zen. Geroztik lan ugari argitaratu du zein poesiaz zein prosaz.