Carolina Luzón Toro
CAROLINA LUZÓN (Bartzelona, 1972). Granada eta Sevillako unibertsitateetan Arte Ederretako
doktorea da. Ikus-entzuneko Komunikazioan lizentziatua da Granadako eta Erromako La
Sapienza unibertsitateetan. Ibilbide luzeko margolari, erakusketa ugari egin ditu Espainian,
Italian, Frantzian eta Estatu Batuetan, eta hainbat sari garrantzitsu jaso du. Haur literaturaren
alorrean, bost liburu argitaratu ditu: Siete estrellas (idazlea: Chelo Teruel; 2015); Lila, la pequeña
libélula (idazlea: David Gómez; 2018); ¿Por qué las suricatas miran al cielo? (2018); Mi universo
azul (idazlea: Sergio Gómez; 2019); Leo no es un extraterrestre (idazleak: Susana Peix eta David
Gómez; 2020). 2020an, ALBERDANIAn argitaratu zuen Argibide liburua (Nola funtzionatzen du
0-6 urteko haur batek).