Charles De Coster
(Munich, 1827 – Ixelles, 1879) Alemanian jaio zen, aita flandriar eta ama waloniarragandik. Kulturaz eta hizkuntzaz frantsesa izan arren, flandriar herriarekiko mirespena izan zuen beti, Légendes flamandes liburuan bere giroan bakana zen errespetua erakutsiz eta eskatuz. Bat egiten zuen borroka sozial aurrerazale guztiekin, aldizkarietan barreiaturiko artikuluen bitartez. Miserian hil zen, eta oso gerora aitortu zion kritikak Ulespigelen Elezaharra-ri maisulanaren maila.