Eneko Aizpurua

ENEKO AIZPURUA URTEAGA 1976an jaio zen Lazkaon, eta gaur egun Iruñean bizi da. Zuzenbidean lizentziaduna da, lanbidez itzultzailea. Literaturan, Errauts (2011), Herensuge gorriaren urtea (2013) eta Lehertu da festa (2016) nobela beltzak idatzi ditu, bai eta Bidasoan gora (2020) saiakera ere. Robert Menasse austriar idazlea euskaratu du.