Fernando Rey

Iruñea, 1961. Medikuntza eta Kirurgia Orokorrean lizentziatua, Nafarroako Unibertsitatean. Hainbat urtez euskara irakasle izan ondoren, 1988tik itzultzaile lanetan aritu da Nafarroako Gobernuan, eta gaur egun Nafarroako Unibertsitate Publikoko Euskara Atal Teknikoko burua da.
Igela argitaletxeak animatuta, literatur itzulpengintzara egin zuen jauzi, eta literatur testuen itzulpena eta zuzenketa ofizio eta zaletasun bihurtu ditu.
Literaturako liburu ugari itzuli ditu, horietako asko italieratik.