Flannery O´Connor

Flannery O’Connor 1925ean jaio zen, Georgiako Savannah hirian (AEB). Literatur obra urria baina apartekoa sortu zuen: bi nobela (Wise Blood, 1952; The Violent Bear it Away, 1960) eta bi istorio bilduma (A Good Man is Hard to Find, 1955; Everything that Rises Must Converge, 1965). Sallyeta Robert Fittzgerald-ek apailatuta, Flannery O’Connorrek idatzitako saiakera bilduma (Misteryand Manners: Occasional Prose, 1969) eta eskutitz bilduma (The Habit of Being: Letters, 1979) ere argitaratu dira. Estatu Batuetako Hegoaldean jaioa eta katoliko sutsua izanik, bi ezaugarri horiek jo daitezke O’Connorren literatur obraren ardatz. Faulkner eta Kafkarekin alderatu izan dute, Southern Gothic eta grotesque estiloen erabileragatik. Gazte zelarik gaixotasun sendaezin bat diagnostikatu zioten, eta orduz geroztik, idaztera emana igaro zuen bizia. 1964an hil zen Milledgevillen, 39 urte zituela. Egun, XX. mendeko idazlerik onenen artean kokatuta dago