Franz Kafka

(Praga, 1883 – Kierling, Austria, 1924). Alemanez idatzi zuen idazle txekiarra. Judu alemaniarren semea zen. Pragako aseguru konpainia batean lan egin zuen, baina gogotik lotu zitzaion literaturari. Bere lanik gehienak bera hil ondoren argitaratu ziren, nahiz eta Kafkak berak guztia suntsitzea agindu zuen. Liburu honetan euskaraturik argitaratzen ditugun 39 kontakizun laburrez gain, badira beste hainbat eta lau eleberri: Itxuraldaketa (1915), Prozesua (1925), Gaztelua (1926), Desagertutakoa (1927).