Garazi Muguruza
Liburu honek eromenaren inguruko hausnarketa sakon bat proposatzen du, esanezina den horretara hurbilduz. Eromenaz hitz egiteak, ezinbestean, hizkuntzaren mugekin eta giza izatearen arrakalekin topo egitea dakarrelako. Ikuspegi lacandarrari jarraituz, testuak eromenaren, desiraren, angustiaren eta sintomaren arteko loturak aztertzen ditu. Patologizazioaren kritika eginez, egileak entzuketa proposatzen du oinarri gisa: eromena zuzendu edo isilarazi beharrean, haren lengoaia eta subjektuaren egia singularra entzutea. Eskuartean duzun saiakera, beraz, ez da eromenari buruzko definizio itxi bat eskaintzen duen lana, baizik eta galderari, zalantzari eta singularra den horri eusteko gonbidapena.
