Herman Melville

» Herman Melville (NewYork, 1819 – NewYork, 1891). Hogeita bat urte zituela baleontzi batean marinel sartu eta hegoaldeko itsasoetan ia lau urtez ibili ondoren, 1846an idatzi zuen bere lehen eleberria:Typee, eta urte bat geroago Omoo. Arrakasta berehalakoa izan zen, baina iraupen gutxikoa. Mardi (1849) eta Redburn (1849) eleberriek harrera txarra izan zuten, kritikoen nahiz irakurleen aldetik, eta antzeko harrera izan zuten haren hurrengo lanek ere: White-Jacket (1850), Moby-Dick maisu lana (1851), Pierre (1852), Israel Potter (1855) eta The Confidence-Man (1857). 1856an PiazzaTales ipuin bilduma argitaratu zuen, Bartleby (1853) eta Benito Cereno (1855) kontakizunez, besteak beste, osatua. Prosa utzirik, poesia idazten hasi zen: Battle Pieces (1866), Clarel (1876), John Marr and Other Sailors (1888) eta Timoleon (1891). 1891eko irailaren 28an hil zen, irakurleek eta literatur munduak ahantzia, Billy Budd (1924) kontakizun mitikoa amaitu gabe utzita.»