Ibon Uribarri

Zarautzen jaioa, 1967an. Filosofia eta Kazetaritza ikasketak amaitu ondoren, Mainz eta Marburgen aritu zen ikertzen. Immanuel Kanten inguruan ondu zuen doktoretza-tesia, 1996an. Gero, Oxfordera eta Tokiora joan zen ikertzen segitzera. Gaur egun irakasle eta ikertzailea da EHUko Itzulpengintza eta Interpretazioko arloan, eta zenbait proiektu eta tesi zuzendu ditu itzulpengintzaren esparruan. Hain zuzen ere, TRALIMA-ITZULIK literatur eta ikus-entzunezko itzulpenaren ikerketa taldeko kide da.

Uribarriren itzulpen jardunari dagokionez, filosofia eta literatura euskaratu ditu gehienbat, oro har aleman eta japonieratik. Besteak beste, Yasunari Kawabataren Loti ederrak euskaratu du Literatura Unibertsala bildumaren baitan.

2009an, Jokin Zaitegi saria irabazi zuen, Herta Müllerren Hatsaren kulunka itzultzeko.

EIZIEko Zuzendaritzako kide izan zen 2009-2011 urteetan.