Iñaki Alegria

Iñaki Alegria Loinaz (Donostia, 1957) informatikaria eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da. 1981az geroztik, Donostiako Informatika Fakultatean dihardu, irakaskuntzan eta ikerketan. Euskara teknologia berrien mundura eramateko ahaleginean aitzindaria izan da: 1988an Ixa ikerketa-taldearen sortzaileetako bat izan zen, eta haren eskutik garatu dira, besteak beste, Xuxen zuzentzaile ortografikoa eta euskarazko itzulpen automatikorako hainbat tresna. Unibertsitateko jardunaz harago, euskararen eta jakintzaren zabalkundearekin lotura estua izan du; EHUko Informatika Fakultateko dekanordea izana da, baita Udako Euskal Unibertsitateko zuzendaria ere, 2014tik 2018ra.