Iñaki Sanz-Azkue
Iñaki Sanz-Azkue (Hernani, 1981)
Biologian Lizentziatua da eta Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea. Egun, Hezkuntza Sailean egiten du lan, Zientziaren Didaktikari eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko formazioa eta aholkularitza ematen. Biodibertsitatearen eta hezkuntzaren alorreko hainbat ikerketen egilea da eta 2016tik ARGIAko, Elhuyar aldizkariko, Garako Gaur8 gehigarriko eta Kronikako kolaboratzailea ere bada. Zientzia-kazetaritzako CAF-Elhuyar saria hirutan jaso du (2019, 2021 eta 2023) eta Bordari-Satarka eta Bizenta Mogel literatura lehiaketetan saritua izan da. Hainbat libururen, dokumentalen eta material didaktikoen egilea da. Tartean dira umeei zuzenduriko Basoko begiak album ilustratua (2019), edota Kapen (2018), Xapoketan (2019), Hizki Pizti (2023) eta Data-zarta (2025) jolasak.
Informazio gehiagorako: www.sanz-azkue.eus
