Irati Retolaza

Irati Retolaza (Bilbo, 1996)
Obra grafikoan espezializatu da, Arteko gradua ikasi ondoren. Grabatu eta ilustrazioko hainbat lehiaketa, azoka (Mazoka, Alma Gráfica, Open Portfolio, FIG Bilbao) zein erakusketatan parte hartu du. 2022an BUM saria irabazi zuen Bizkaia jasangarria kategorian, Grafika biodegradagarria proiektuarekin. 2021ean Vaivén argitaratu zuen, bere lan plastikoa biltzen duen autopublikazioa.