Irene Aldasoro
IRENE ALDASORO (Idiazabal, 1955). Literatur itzulpenean, besteak beste, James Joyce, Henry James eta D.H. Lawrenceren lanak euskaratu ditu. Bitan eskuratu du Euskadi Itzulpen Saria: 2000. urtean, Joyceren Dublindarrak lanari esker, eta 2018an, Emily Brontëren Gailur ekaiztsuak lanarekin.