Irène Némirovsky
Irène Némirovsky (Kiev, 1903 – Auschwitz,1942). Familia judu aberatsean
jaio zen. Uda guztietan, Némirovskytarrak Biarritzera, Donibane Lohizunera
edo Hendaiara etortzen ziren udatiar. Gurasoek herriko jauregi edo etxalde
eder bat hartzen zuten, eta Irène ostatu xume batera bidaltzen zuten
zaintzaile batekin. Zaintzaile harekin ikasi zuen Irènek euskaraz.
II. Mundu Gerra piztu zenean, Frantzian geratu zen, eta judu izateagatik
sasian ibiltzera behartua egon zen. Frantses poliziak 1942ko uztailean
Frantzia okupatuan atxilo hartu eta Auschwitz-era eraman zuten. Suite
frantsesaz gain, euskaraz irakur daitezke Nemirovskyren liburu hauek:
Gaizki ulertua, Arimen maisua, Odolaren sua, eleberriak eta Birjinak
kontakizun bilduma, denak ALBERDANIAn.