Isa Díaz López
ISA DIAZ (Laudio, 1966). Euskal Filologia ikasi zuen, eta Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondokoa burutu. Bi sari garrantzitsu eskuratu ditu, biak poesiaren alorrekoak: Ernestina de Champourcin (1994) eta Irun Hiria Saria (1998). Bi poema-bilduma eman ditu argitara: Ura badoa maldan behera (1996) eta Ontzi iluna (1999). Horiez gain, A ponte das palabras. Poesía vasca / Hitzeko zubia. Euskal poesia 1990-2000 (Letras de Cal, Compostela, 2000) antologia elebidunean jaso zuten bere hainbat poema, eta Bilboko Zurgai aldizkariak ere beste hainbeste egin zuen «Voz de mujer en castellano, catalán, euskera y gallego» atalean, 2004ko uztaileko alean.