Itziar Otegi & Irati Retolaza
Itziar Otegi (Oiartzun, 1972)
Idazlea eta itzultzaile da. Itzultzaile gisa hainbat egile ekarri ditu euskarara, hala nola Jules Renard, Etgar Keret edo Flannery OConnor. Idazle gisa bi lan argitaratu ditu gaurdaino: Lorerik gorriena album ilustratua, Sandra Garayoarekin batera (Etxepare saria 2020), eta Ezer ez dago utzi nuen lekuan ipuin-liburua (Donostia Hiria Kutxa literatur saria 2024). 31eskutik blogean kolaboratzaile ere bada.
Irati Retolaza (Bilbo, 1996)
Obra grafikoan espezializatu da, Arteko gradua ikasi ondoren. Grabatu eta ilustrazioko hainbat lehiaketa, azoka (Mazoka, Alma Gráfica, Open Portfolio, FIG Bilbao) zein erakusketatan parte hartu du. 2022an BUM saria irabazi zuen Bizkaia jasangarria kategorian, Grafika biodegradagarria proiektuarekin. 2021ean Vaivén argitaratu zuen, bere lan plastikoa biltzen duen autopublikazioa.
