Itziar Otegi
Oiartzun, 1972. alorrean espezializatutako itzultzaile eta interpretea dugu Otegi, Munduko Merkataritza Erakundean aritua, besteak beste. Itzultzaile autonomo gisa eta unibertsitatean irakasle ibili ondoren, Administrazioko itzultzaile dabil gaur egun.
Literaturaren alorrean, bi itzulpen egin ditu Literatura Unibertsala bildumarako, Axenario (Jules Renard) eta Ez da erraza gizon on bat aurkitzea (Flannery OConnor). Haur eta gazte literatura eta zientzia dibulgazioko lanak ere itzuli ditu.